Sektore biosanitarioarekin lan egiten dugu, eta diagnostiko genetiko integraleko zerbitzu bat ematen dugu, gaixotasun hereditario baten oinarri genetikoa ezagutzeko.

Diagnostiko genetikoak aukera ematen du:
Tumore-sindrome hereditarioen diagnostikoa.
Gaixotasun neoplastikoen (tumore somatikoen) diagnostikoa. Sekuentziazio masiboko teknikak (NGS) teknikak erabiltzen ditugu, geneak eta eremu geniko espezifikoak (HotSpots) analizatuta, tumore somatikoetako mutazio-panelak identifikatzeko. Zelulen hazkundean eta progresioan eta tumoreen aurkako tratamendu espezifikoen aurren duten inplikazioagatik hautatzen dira gene eta eremu geniko espezifiko horiek; horri esker, terapia egokia esleitzen da, tumorearen ezaugarri molekularren arabera.

Genetikako laborategia instalatzeko eta jardunean jartzeko Eusko Jaurlaritzak emandako osasun-baimena
Sartu zientzia-dibulgazio, produktu, zerbitzu eta teknologia katalogoetan. Gure helburu nagusia ezagutza zientifikoa berrikuntza eta eragin ekonomiko eta soziala sortzen duten irtenbide teknologiko bihurtzea da.