Emisioen kontrola, airearen kalitatea eta SAM kalibratzea

    Aurrekontua eskatu

    Instalazioetan atmosfera kutsatzen duten emisio-fokuak dituzten enpresentzako laguntza; kutsadura neurtzen eta arauak betetzen laguntzen zaie.

    Control de emisiones, calidad de aire y calibración de SAM

    Laguntza ematen diegu instalazioetan atmosfera kutsatzen duten emisio-fokuak dituzten enpresei; hala, jakingo dute zenbateraino betetzen duten legedia eta zein diren emisioen gehienezko balioak eta kutsatzaile atmosferikoak arazteko sistemen eraginkortasuna. Araudia betetzeko beharrezko aholkularitza eta laguntza teknikoa ematen dugu. Emisio atmosferikoen neurketak egiten ditugu, tximinian neurketak eginda eta emisioko kutsatzaileen kontzentrazioa zehaztuta: partikula solidoak, metal astunak, SO2, NOX, CO, CO2, dioxinak eta furanoak, konposatu organiko lurrunkorrak, HCI, HF, azido-lainoak, NH3, PAHak, COTak, etab.

    • Baimenak eta/edo jakinarazpen-memoriak berrikustea, Eusko Jaurlaritzaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduaren arabera
    • Hasierako ECA txostenak egitea
    • Emisioak autokontrolatzeko programak planifikatzea eta gauzatzea
    • EPER eta PRTR jakinarazpenetarako emisio orokorren neurketak
    • UNE EN 14181 arauak eragiten ez dien instalazioetako kutsatzaile atmosferikoen emisioak neurtzeko sistema automatikoen kalitatea ziurtatzeko kalibrazioa

    Zerbitzu horrek gure bezeroei ekarriko dizkieten onurak:

    • Emisio atmosferikoei dagokienez indarrean dagoen legedia betetzea.
    • Instalazioen eta kutsadura kontrolatzeko eta arazteko sistemen egoera kontrolatzea
    • Ingurumen-istripu bat izateko arriskua minimizatzea

    Nori zuzendua

    • Errekuntza-zentral handiak
    • Ekipamendu elektrikoen fabrikatzaileak
    • Produktu kimikoen eta eratorrien fabrikatzaileak
    • Ekipamenduen eta kontsumo-ondasunen fabrikatzaileak
    • Transformazio metalikoaren industria
    • Elikagai- eta edari-industria
    • Automobilgintzako enpresa laguntzaileak
    • Hondakinak errausteko enpresak
    • Hondakinak kudeatzen dituzten erakundeak
    • Hondakin-uren araztegiak
    • Papergintzako industriak

    Akreditazioak eta aintzatespenak

    Acreditación ENAC ILAC según ISO 17025 para ensayos en el sector medioambiental. Nº 1116/LE2221 y Nº 1116/LE2210

    Ingurumen-sektoreko saiakuntzetarako ISO 17025en araberako ENAC ILAC akreditazioa. 1116/LE2221 eta 1116/LE2210 zenbakiak

    Erlazionatutako katalogoak

    Sartu zientzia-dibulgazio, produktu, zerbitzu eta teknologia katalogoetan. Gure helburu nagusia ezagutza zientifikoa berrikuntza eta eragin ekonomiko eta soziala sortzen duten irtenbide teknologiko bihurtzea da.