Azpiegitura

Ingurumen-kontroleko laborategia

tecnalia-laboratorio-control-ambiental.jpg

TECNALABAQUA enpresaren bidez ingurumen-analisiak eta -diagnostikoak egiteko zerbitzuak ematen dituen laborategia. TECNALIA eta LABAQUA enpresak elkartzetik sortu zen TECNALABAQUA ingurumen-zerbitzuen enpresa.

Enpresa horretan elkartzen ditugu TECNALIAren akreditazioak, esperientzia eta zehaztasun teknikoa eta LABAQUAk ematen dituen sare nazional baten euskarria eta merkatuko agerpen garrantzitsua.

Deskribapena

Laborategiaren ahalmenaren oinarria gaitasun handiko teknikariek osatzen duten lantaldea, laborategi espezializatuen sare zabal bat eta ingurumen-arloan lanean 30 urtetik gora lanean jardun ostean lortutako sektorearen ezagutza sakona dira.

Hauek dira eskaintzen diren analisi-zerbitzuak:

  • Kontsumo-uren kontrol fisiko, kimiko eta mikrobiologikoa, hartzen direnetik kontsumitzailearen iturrira iritsi bitartean, 140/2003 ED betetzeko, erradioaktibitate-saiakuntzak barne.
  • Hondakin-uren, ur kontinentalen, lurpeko uren eta lixibiatu naturalen laginak hartzea eta aztertzea.
  • Hondakinen laginak hartzea eta karakterizatzea, hondakinak arriskutsuak diren ala ez zehazteko eta haiek behar bezala kudeatzeko edota balorizatzeko izan daitezkeen bideak ebaluatzeko.
  • Laginketa-euskarriak eta disoluzio kaptadoreak aztertzea: Atmosferako emisioak eta immisioak:

Atmosferarekin erlazionatutakoak:

  • Emisio atmosferikoen arauzko kontrolak eta autokontrolak egitea mota guztietako atmosfera-kutsatzaileentzat.
  • Kalibratzea, atmosfera-kutsatzaileen emisioak neurtzeko sistema automatikoen kalitatea (SSAM) ziurtatzeko.
  • Giroko airearen kalitatea karakterizatzea.
  • Kutsatzaileen dispertsioa aztertzea.
  • Gas kutsatzaileak arazteko instalazioen errendimendua aztertzea.
  • Azterketa olfatometrikoak.

Nori zuzendua

  • Errekuntza-zentral handiak
  • Ekipamendu elektrikoen fabrikatzaileak
  • Produktu kimikoen eta eratorrien fabrikatzaileak
  • Ekipamenduen eta kontsumo-ondasunen fabrikatzaileak
  • Transformazio metalikoaren industria
  • Elikagaien eta edarien industria
  • Automobilgintzako enpresa laguntzaileak
  • Hondakinak errausteko enpresak
  • Hondakinak kudeatzen dituzten erakundeak
  • Hondakin-uren araztegiak
  • Papergintzako industriak
Ikusi gehiago

Akreditazioak eta ziurtagiriak

Acreditación ENAC ILAC según ISO 17025 para ensayos en el sector medioambiental. Nº 1116/LE2221 y Nº 1116/LE2210
Ingurumen-sektoreko saiakuntzetarako ISO 17025en araberako ENAC ILAC akreditazioa. 1116/LE2221 eta 1116/LE2210 zenbakiak
Entidad Colaboradora de la Administración Hidráulica
Ur Administrazioaren Erakunde Laguntzailea (ECAH)
Tecnalia - Placeholder
Ingurumen-lankidetzako erakundea (ECA/ILE) Euskal Autonomia Erkidegoan
Tecnalia - Placeholder
ECAMATen erakunde laguntzailea Euskal Autonomia Erkidegoan
Tecnalia - Placeholder
Nafarroako Administrazioaren erakunde laguntzailea
Laboratorio de Control Ambiental

Ingurumen kontroleko zerbitzuen katalogoa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa