Tripulaziorik gabeko aireontzien indoor hegaldi-saiakuntzak

    TECNALIAREN aerotaxiaren indoor-probak

    Espainiako haize-profilen sorgailurik handiena gure azpiegituretan dago; Europako bigarren handiena da

    Saiakuntza horiei esker, kontrol-algoritmo aurreratu berrien operazioa baliozkotu daiteke, pertsonentzat eta aireontziarentzat seguruak diren kondizioetan, aurrerapen garrantzitsuak eta lehia-abantailak lortzeko droneen eta UAS arkitektura berrien ibilgailu-dinamikan. Azpiegiturak eskaintzen dituen segurtasun-ezaugarriek aukera irekitzen dute arriskutsuak izan daitezkeen dinamika konplexuak hegaldian probatzeko.

    Espainiako haize-profilen sorgailurik handienak eta Europako bigarren handienakdroneak eguraldi-kondizio txarretan probatzeko aukera ematen du. Haize-fluxuak simulatzen ditu haizagailu programagarrien bidez, eta probak egiteko ingurune segurua bermatzen du.

    Saiakuntza horiek UAS sistemen garapenaren fase guztietan lagundu dezakete: neurrira egindako aplikazioetarako aireontzia kontzeptualizatzea; diseinua, kalkulua eta simulazioak (egitura, termikoa, CFD, soinua); hegaldia kontrolatzeko algoritmoaren modelizazioa eta simulazioa; softwarearen inplementazioa; beste sistema batzuen dimentsionamendua eta integrazioa (propultsioa, abionika, C2 konexioak, misio-ordenagailua, komunikazioak, etab.); arriskuen analisiaren azterketa (SORA). Era berean, aireontziari buruzko informazioa eta ebidentzia esperimentalak lortzen laguntzen dute, kanpoko hegaldibaimenak izapidetzea bizkortzeko. Aireontziekin operazio-praktikak egiteko aukera ere ematen dute.

    Zure aukera-sorta zabaldu nahi dugu: arkitektura, tamaina eta pisu desberdinetako aireontzien saiakuntza egin

    IAM Lab laborategiko oztoporik gabeko espazio zabalean, arkitektura, tamaina eta pisu desberdinetako tripulaziorik gabeko aireontzien indoor hegaldi-saiakuntzak egin daitezke.

    Tamaina txiki eta ertaineko droneak badira, Flying Robots Laben egin daitezke probak. Instalazioa 20 m x 20 m zabal eta 10 m garai da, eta ikusmenean oinarritutako posizionamendu milimetrikoko sistema zehatz bat du, 30 OptiTrack® kameraz osatua. Satelite bidezko posizionamendurik gabe lan egiteko aukera ematen du sistema horrek, eta aginte-postua eta lurreko kontrol-estazio bat ditu droneentzat. Zerbitzuak aukera ematen du eguraldi-kondizio txarretan saiakuntzak egiteko, 16 m/s-rainoko haize-profilak programatu ditzakeen haize-sorgailu (WindShape®) bat baitu.

    Bestalde, eremu egokitu bat dago lotutako eVTOL aireontziekin indoor saiakuntzak egiteko (1.000 kg arteko MTOMa). Propultsio-sistema 165 kW eta 400/800 V bitarteko kanpo-iturriekin elika daiteke. Instalazioak, gainera, kontrol- eta operazio-kabina intsonorizatu eta babestu bat du.

    Optimizatu zure denborak: saiakuntza egin eta arindu aireontzi berriak garatzeko prozesuak

    Gure zerbitzuak aukera ematen du tripulaziorik gabeko aireontzien hainbat alderdiren saiakuntzak egiteko eta baliozkotzeko, segurtasun handiko laborategiko egoeran. indoor hegaldiak egin daitezke etengabe, eta horrek arindu egiten du UAS berrien garapenaren fase guztietan aurrera egitea. Kanpoko hegaldiak egiteko beharra murrizten du, eta klima- eta ikuspen-kondizioekiko mendekotasuna gutxitzen du. Gainera, ez dira lortu behar hegazkintza-agentziek (Espainiako AESA, adibidez) eskatzen dituzten kanpoko hegaldi-baimenak.

    Kanpoko hegaldiak ezabatzeak edo murrizteak lan hauek arintzen ditu, besteak beste:

    • Hegazkintza-agentziek eskatzen dituzten kanpoko hegaldi-baimenak lortzea (AESAk ematen ditu Espainian).
    • Hegaldi-eremu egokiak bilatzea.
    • Zenbait aseguru eta alokairuren kostua murriztea.
    • Droneak pilotatzeko lizentzia beharra, barrualderako ez baitira eskatzen.
    • Drone txikien kasuan, kanpoko kondizioen inpaktua gutxitzea, haizearena kasurako, proba esperimentaletan emaitza egokiak lortzea zaildu baitezakete.

    Zergatik hautatu TECNALIA tripulaziorik gabeko aireontzien indoor hegaldi-saiakuntzak egiteko?

    Zerbitzuak punta-puntako ekipamendua jartzen du enpresen eta bazkideen eskura, aire-mugikortasunaren alor berritzailean osagai, sistema eta tripulaziorik gabeko aireontzien saiakuntzak egiteko. Hauek eskaintzen dira:

    • Zerbitzu integrala: TECNALIArekin harremanetan jartzen zarenetik emaitzak jaso arte. Horrek UAS sistemen garapen- eta baliozkotze-fase guztiak barne hartzen ditu.
    • Aholkularitza garapenaren fase guztietan. Produktuen trazabilitate osoa adostu ahal izango duzu gure teknikariekin.
    • Emaitzak azaltzea eta aholkularitza: Egindako saiakuntzaren ikuspegi osoa izan dezazun, emaitzak xehetzen eta azaltzen dizkizugu.

    Nori lagundu diezaiokegu?

    • Hiriko aire-mugikortasunarekin eta aireko robotikarekin lan egiten duten aeronautika- eta drone-enpresak
    • Droneen askotariko erabileratara bideratutako startupak eta enpresak, hala nola azpiegituren ikuskaritza eta mantentze-lanak, nekazaritza, logistika, suteak itzaltzea eta segurtasuna