Tripulaziorik gabeko aireontzien (UAS) propultsio-sistemen karakterizazioa

    imagen del banco general del laboratorio IAM Lab de TECNALIA

    Punta-puntako azpiegiturak, aireontzien eta droneen saiakuntzak egiteko eta baliozkotzeko

    Zerbitzu honek aukera ematen du propultsio elektrikoko sistemen (motorra, driverra eta helizea) operazio- eta funtzionamendu-parametroak esperimentalki probatzeko eta baliozkotzeko, baldintza hauek betetzen dituzten aireontzi eta droneetan: MTOMa 25 kg baino gutxiago, pisua 1000 kg gehienez eta helizeak 3 m gehienez.

    Azpiegiturak 165 kW-eko potentzia arteko elikatze-iturriak ditu, eta, horri esker, 1000 kg-rainoko aireontzien propultsio elektrikoko sistemak proba daitezke, baita bateria-sistemen noranzko biko saiakuntzak egin ere:

    • Bateria-emulazioa: ekipamenduak zehaztasunez erreproduzitzen du hainbat bateria-motaren deskarga-portaera elektrikoa, eta horrek aukera ematen du probak egiteko operazio-egoera espezifiko eta kontrolatuetan.
    • Energia metatzeko sistema (ESS): egoera errealak erreproduzitzen ditu. Propultsio-sistemak elika ditzake, eta bateria-sistemen deskarga-zikloak erreproduzitu.

    IAM Lab laborategiko beste ekipamendu batzuekin, misioak simula daitezke saiakuntzak egin aurretik, potentzia-ahalmenak handitu edo saiakuntzen emaitza gisa neurketa-mota gehiago eta neurtze-tarte zabalagoak izan: ibilgailuen simulazio dinamikoko ekipamendua, Yokogawa WT1806 potentzia-analizagailua, PXIe-1082, DSpace plataforma, Yokogawa DLM2054 osziloskopioa eta beste elikatze-iturri batzuk, eta datuak eta seinaleak neurtzeko ekipamendua.

    Aireontzi-kontzeptu berriak garatzen eta baliozkotzen ditugu etorkizuneko aire-mugikortasuna sortzeko

    Aireko Mugikortasun Berritzaileko laborategian (IAM Lab) aireontzi-kontzeptu berriak garatzen eta baliozkotzen dira. Laborategiak zenbait ekipo eta instalazio ditu tripulaziorik gabeko aireontzien (UAS) propultsio elektrikoko sistemen karakterizazio-zerbitzua eskaintzeko.

    Propultsio elektrikoko saiakuntza-banku bat dago. Aireontzien propultsio-instalazioa (motorra, ardatza eta helizea) karakterizatzeko aukera ematen du, eta lurrean 1 m-tik 5 m-ra bitarteko distantziara duten eragina simulatu daiteke. Egokia da baldintza hauek betetzen dituen propultsio elektrikoko sistemetarako: 300 kg arteko bultzada-indarra, 300 Nm-ra arteko momentua eta 3 m-ra arteko helize-diametroa.

    Halaber, TURNIGY saiakuntza-banku bat dago, 25 kg baino gutxiagoko MTOMa duten droneen potentzia-trena karakterizatzeko eta aztertzeko. Banku hori egokia da 5 kg arteko bultzada, 11 eta 58 mm arteko diametroa duten helizeak, 100 A-ko korronte maximoa, 6500 W-eko potentzia maximoa eta 60 V-eko tentsio maximoa duten aireontzientzat.

    Azpiegiturak programatu daitezkeen bi noranzkoko DC elikatze-iturri birsortzaileak ditu (165 kW; 400/800 V). Gai dira bi modutan aritzeko: energia metatzeko sistema moduan, aireontzien propultsio elektrikoko sistemak bankuan probatzeko; edo bateria-emulazio moduan, bateria-sistemen bi noranzkoko saiakuntzak egiteko.

    Aireontzien hegaldietarako operazio-baimenak lortzen lagunduko dizu

    Gure zerbitzuak propultsio-sistema elektrikoen eta energia metatzeko sistemen saiakuntzak egiteko eta baliozkotzeko aukera ematen du tripulaziorik gabeko aireontzietarako. Hainbat tamainatako UASen arkitektura berrien propultsio-instalazioa karakterizatzeko balio du, eta horrek propultsio-sistemaren garapen-fase guztietan aurrera egiten laguntzen du.

    Saiakuntza horiek ebidentzia operatiboak lortzen laguntzen dute, hegazkintza-agentziek (adibidez, Espainian, AESAk) eskatzen dituzten UASen hegaldi-baimenak lortzen laguntzeko.

    Zergatik hautatu TECNALIA tripulaziorik gabeko aireontzien (UAS) propultsio-sistemak karakterizatzeko?

    Zerbitzu honek punta-puntako ekipamendua jartzen du enpresen eta bazkideen eskura, aire-mugikortasunaren alor berritzailean osagai eta tripulaziorik gabeko aireontzien propultsio elektrikoko sistemen saiakuntzak egiteko. Hau eskaintzen da:

    • Zerbitzu integrala: TECNALIArekin harremanetan jartzen zarenetik emaitzak jaso arte. Horrek UASen propultsio-sistemen garapen- eta baliozkotze-fase guztiak barne hartzen ditu.
    • Aholkularitza propultsio-sistemaren garapenaren fase guztietan.
    • Emaitzak azaltzea eta aholkularitza: Emaitzak emateaz gain, azaldu eta xehetuko dizkizugu, saiakuntzaren ikuspegi osoa izan dezazun.

    Nori lagundu diezaiokegu?

    • Hiriko aire-mugikortasunarekin, propultsio elektriko aeronautikoarekin eta aireko robotikarekin lan egiten duten aeronautika- eta drone-enpresak.
    • Droneen askotariko erabileratara bideratutako startupak eta enpresak, hala nola azpiegituren ikuskaritza eta mantentze-lanak, nekazaritza, logistika, suteak itzaltzea eta segurtasuna.