Suaren aurkako segurtasuna

    Nazioarteko araudiekin bat datozen soluzio seguru eta jasangarriak

    Eskatu informazioa konpromisorik gabe

    Bete formulario hau eta TECNALIAko langile batek ahalik eta azkarren erantzungo dizu

    Segurtasuna, aholkularitza, ezagutza eta konfiantza

    Suaren aurkako segurtasuna hobetzeak berme handiagoko produktuak eskaintzen eta gizartean konfiantza sortzen laguntzen die enpresei

    TECNALIAren helburua Teknologia berriek suaren aurka eskaintzen duten segurtasuna hobetzea da. Horretarako, ikerketa aplikatua, saiakuntza aurreratua eta aholkularitza tekniko eta arauzkoa baliatzen ditugu. Horrela, produktuen segurtasuna eta kalitatea hobetzen eta gizartean konfiantza sortzen laguntzen diegu enpresei. Bigarren mailako helburu gisa, suaren arloko ezagutza-zentro bat sortu nahi dugu, suaren berezitasuna merkatuko eragile guztiengana hurbildu ahal izateko.  

    Gure helburua lortzeko, sektore kritikoetan lan egiten dugu, hala nola energian, mugikortasunean, industrian eta eraikuntzan. Enpresa eta erakunde publiko eta pribatuekin elkarlanean aritzen gara proiektu estrategikoetan: ibilgailuen suteak, energia-azpiegituretako sute-arriskuak, suaren hedapena fatxadetan, eta abar. Horiei guztiei nazioarteko araudiekin bat datozen soluzio seguruak eta jasangarriak eskaintzen dizkiegu. Bide horretan, datuen analisi aurreratua eta simulazio prediktiboak egiteko eredu birtualak uztartzen dituzten tresna digitalak erabiltzen ditugu.  

    25 urtetik gorako esperientzia dugu, eta eskala handiko plataforma esperimentalak analisi zientifiko zorrotzekin uztartzen ditugu. Gure lanak suteen aurkako babesaren erreferente gisa finkatuko gaitu nazioartean. 

    Gure berrikuntzarik handiena plataforma esperimentalak simulazioko eta analisi prediktiboko tresna digitalekin integratzea da. Horrela, zehaztasun handiz ebaluatzen dugu material, eraikuntza-sistema, ibilgailu eta azpiegitura berriek suaren aurrean duten portaera.  

    Horrek aukera ematen die enpresei garapen-kostuak murrizteko, ebaluazioa bizkortzeko eta merkatu zorrotzetara soluzio seguruagoekin sartzeko.  

    Gizarte-mailan, pertsonen segurtasuna eta ingurune eraikiaren jasangarritasuna areagotzen laguntzen dugu. 

    Datozen urteetan, paper protagonista izango dute, besteak beste, funtzio anitzeko fatxadek eta material biooinarrituekin egindakoek, eraikinetan integratutako sistema fotovoltaikoek (BIPV), energia biltegiratzeko soluzioek (bateriak), hidrogenoa edo bestelako erregai alternatiboak erabiltzen dituzten azpiegitura eta ibilgailuek, eta eraikuntza industrializatuko metodo berriek.  

    Teknologia horiei guztiei sute-arriskuaren ebaluazio zorrotza egin behar zaie. Saiakuntza-instalazioen digitalizazioa, simulazio aurreratua eta suarekiko portaeraren aurreikuspenari aplikatutako adimen artifiziala izango dira teknologia horien ezarpen seguru eta jasangarria bermatzeko gakoak. 

    Suaren aurkako segurtasunari buruzko informazio deskargagarria

    Deskargatu dokumentua, eta bete ondorengo formularioa

    Eskatu informazioa konpromisorik gabe

    Bete formulario hau, eta TECNALIAko langile batek ahalik eta azkarren erantzungo dizu