Sektorearen etorkizuna markatuko duten elikagaien garapena bizkortzen dugu
Osagai funtzionaletako, elikagai osasungarrietako, digitalizazioko eta azpiproduktuen balorizazioko berrikuntza izango da TECNALIAren proposamenaren protagonizta elikagaien industriako azoka teknologiko nagusian.
Urriaren 6tik 8ra, Alimentaria FoodTech 2026 azokan parte hartuko dugu. Elikagaien industriako berrikuntzaren, teknologiaren eta osagaien erreferentziazko topagunea da, eta Fira Barcelonan egingo da. Produktu berriak bultzatu, prozesuak optimizatu eta merkatuaren osasun-, jasangarritasun- eta lehiakortasun-erronkei erantzun nahi dieten enpresak, fabrikatzaileak, ekoizleak, zentro teknologikoak eta elikagaien ekosistemako beste eragile batzuk bilduko dira azokan.
TECNALIAk zeregin honetan dituen gaitasunak aurkeztuko ditu: enpresei osagai funtzionalak, elikagai osasungarriak, elikadura-osagarriak eta ekoizpen-prozesu aurreratuak diseinatzen eta garatzen laguntzea, ezagutza zientifikoa merkatu-inpaktu errealeko soluzio bihurtuz.
Berrikuntza, balio erantsi handiagoko elikagaiak sortzeko
Osasungarriagoak, naturalagoak eta jasangarriagoak diren eta osasunerako onura frogatuak dituzten produktuen eskaria eraldaketa sakona eragiten ari da elikagaien sektorean. TECNALIAk enpresei prozesu horretan laguntzen die, produktu berriak sortzea eta gero eta lehiakorragoak diren merkatuetan bereiztea ahalbidetzen duten teknologiak eta soluzioak garatuz.
Azokan erakutsiko ditugun gaitasunen artean, honako hauek nabarmentzen dira:
- Osagai natural, teknologiko eta funtzionalak garatzea
- Mikrokapsulatzea eta nanokapsulatzea, konposatu bioaktiboak babesteko, egonkortzeko eta modu kontrolatuan askatzeko
- Elikagai funtzionalak eta elikadura-osagarriak garatzea
- Osagaien bioerabilgarritasuna, funtzionaltasuna eta eraginkortasuna ebaluatzea
- Elikagaiak kontserbatzeko soluzio naturalak lortzea
- Balio nutrizional handiko elikagaiak garatzea
- Nekazaritzako elikagaien azpiproduktuak balorizatzea, negozio-iturri berri gisa
- Ekoizpen-prozesuak digitalizatzea eta automatizatzea, 4.0 Industriaren paradigmaren arabera
- Sistema aurreratuak kalitaterako, trazabilitaterako eta elikagaien segurtasunerako
Enpresa-erronkatik merkatu-soluziora
TECNALIAk elikagaien balio-kate osoko enpresekin egiten du lan, osagai eta elikagai berriak merkatura azkarrago irits daitezen eta haien prozesuen eraginkortasuna eta jasangarritasuna hobetu dadin.
Haren ikuspegiak bioteknologiako, elikadura osasungarriko, analitika aurreratuko, digitalizazioko eta adimen artifizialeko gaitasunak uztartzen ditu, eta, hala, honelako erronkei aurre egiteko aukera ematen du:
- Produktuak birformulatzea
- Osagai funtzionalak gehitzea
- Ongizatera eta prebentziora bideratutako elikagaiak garatzea
- Baliabideak eta azpiproduktuak osorik aprobetxatzea
- Produktibitatea eta industria-lehiakortasuna hobetzea
Bisitatu gaitzazu Alimentaria FoodTech 2026 azokan
Zure enpresak osagai berriak garatu, elikagai-produktu berritzaileak merkaturatu, prozesuak hobetu edo teknologiaren bidez negozio-aukera berriak sortu nahi baditu, Alimentaria FoodTech 2026 azokan TECNALIAren A260 standa bisitatzera (2. pabiloia) gonbidatzen zaitugu.
Ikusi nola bihurtu zure erronkak berrikuntza eta nola bizkortu etorkizuneko elikagaien garapena.
Eskatu bilera bat gure taldearekin, eta ezagutu enpresei balio, osasun eta lehiakortasun handiagoak sortzen jada laguntzen ari zaizkien soluzioak.
