Webinarra: Itsas garraiorako potentzia-bihurketako sistemen garapen berriak

    naval logística

    Eguna

    2026ko maiatzaren 13a

    Lekua

    Online

    Ordua

    11:00 am - 12:00 pm

    Prezioa

    Doan

    HARPOONERS arrakasta-kasua: ontzien erabateko elektrifikazioa eta teknologia hibrido aurreratuen garapena soluzio giltzarri gisa kokatzen dira nabigazio jasangarriagoa lortzeko

    Nazioarteko itsas garraioak aurre egin behar dio berotegi-efektuko gasen (BEG) emisioak nabarmen murrizteko erronkari, era horretan klima-aldaketaren aurkako borrokan laguntzeko. Testuinguru horretan, nabigazio jasangarriago baterako soluzio giltzarriak dira ontzien elektrifikazioa (partziala eta osoa) eta teknologia hibrido aurreratuen garapena.

    • Datorren maiatzaren 13an, TECNALIAk, Power Electronics enpresarekin lankidetzan, webinar tekniko hau egingo du, zeinean aurkeztuko baitira itsas garraioari aplikatutako potentzia-bihurketako sistemen azken garapenak Europako HARPOONERS proiektuaren arrakasta-kasua erreferentzia gisa hartuta.
    • Teknologia hibridoak bereziki garrantzitsuak dira distantzia luzeko ontzientzat, zeinetan diesel-motorrek korronte alternoko (AC) sare elektriko trifasiko bat elikatu ohi baitute propultsioari, hotel-zerbitzuei eta beste sistema osagarri batzuei energia eman diezaien.
    • Megawatt batzuetako potentzia duten energia bateriatan metatzeko sistemak (BESS) txertatzeak kontsumo-gailurrak leuntzen ditu, sistemaren efizientzia energetiko globala hobetzen du eta zero emisioko portuko eragiketak gaitzen ditu.

    HAPOONERS arrakasta-kasuaren ikuspegi praktikoa eta emaitzak

    Webinarrean, potentzia-elektronikaren zeregin giltzarria jorratuko da, eta, bereziki, DC/AC bihurgailuena; izan ere, bateriak itsasontziaren sare elektrikoan txertatzea ahalbidetzen dute bihurgailuek.

    • Honetan ezarriko da arreta: katean dauden H zubietan (cascaded H‑bridge, CHB) oinarritutako maila anitzeko arkitektura modularrak. Oso soluzio erakargarria da itsas garraioa elektrifikatzeko, modulartasun, eskalagarritasun eta efizientzia handiari dituelako.
    • Saioak HARPOONERSen lortutako emaitzen ikuspegi praktikoa eta aplikatua eskainiko du, eta industriarako duen potentziala eta itsas sektorea deskarbonizatzeko egiten duen ekarpena nabarmenduko dira.

    Online

    Hartu zure lekua!
    Izena eman