Arrakasta-kasuak

IMQ

Caso de éxito IMQ

“TECNALIArekin batera, soluzio adimendunak garatzen ditugu pertsonen lan-baldintzak eta lan-bizitzaren kalitatea hobetzeko, lan-istripuen eta gaixotasun profesionalen intzidentzia murrizteko helburuarekin”.

“Pertsonen osasuna hobetzen duten soluzio pertsonalizatuak”

IMQren historia

IMQ konpainia liderra da Euskadin osasun pribatuan. Bizitza osoan pertsonak zaintzen eta laguntzen ditu, ezin garrantzizkoagoa den zerbaitetan: haien osasunean.

Bezeroa funtsezko euskarria da, eta bezeroek konpainia motor hauekin identifikatzea nahi dute: berrikuntza, konfiantza eta hurbiltasuna, talde-lana, etika, lidergoa, sinesgarritasuna, bikaintasuna eta etengabeko hobekuntza…

“Smartizazioaren aroan bizi gara, lanpostuak eskuragarriago, seguruago eta eraginkorrago bihurtzeko aroan, gizartearen benetako beharrei erantzun ahal izateko. Ebaluatzeko eta baloratzeko tresna eta metodologia berriak garatzen ari dira Gogoa-ren laguntzarekin, zeinak exoeskeleto industrialak zein errehabilitaziokoak fabrikatzen baititu”, adierazi du Nikolás Guerra IMQ Kliniken zuzendari nagusiak.

Lankidetza: IMQ + TECNALIA

Aurrerapen teknologikoen testuinguru horretan, IMQ eta TECNALIA aktiboki parte hartzen ari dira exoeskeleto pertsonalizatuen belaunaldi berrien garapenean aitzindari den proiektu batean, gehiegizko esfortzuak eta lesio muskuloeskeletikoak saihesteko.

Exoeskeletoak pertsona-postua binomiorako eraginkortasunez nola pertsonalizatu eta egokitu ikertzen ari gara, eragin sozioekonomiko handiko soluzio berritzaileak garatzeko.

Exoeskeletoak eta ikaskuntza automatikoa

Hobekuntza horien bidez, exoeskeletoak gai izango dira mugimendu-ereduak identifikatzeko, zer ataza-mota egiten ari den zehazteko, laguntza-algoritmo adimendunak prozesatzeko eta ikaskuntza automatikoko kanpo-sistema batekin komunikatzeko, epe luzeko ondorioak aurreikusteko.

Eta, era berean, tresna teknologikoak sortu ahal izango dira, kostu efizienteagoarekin eta merkatuaren egungo beharretara egokituta.