Elikagaien kontserbazioarekin erlazionatutako lanetarako behar den ekipamendua dugu gure laborategian (film/estaldura biopolimeriko aktiboak eta kontserbagarri naturalak).

    Deskribapena

    Gehigarri naturalak, estaldura jangarri biopolimerikoak eta ontziratze aktiboko soluzioak erabiliz elikagaien balio-bizitza luzatzeko aukera naturalak ikertzeko azpiegitura bat dugu, 78 m2-koa.

    Jarduera hauek egiten dira:

    • Casting bidez film polimerikoak egitea.
    • Estaldura biopolimerikoak (coatinga) elikagaiei eta ontziratze-materialei aplikatzea.
    • Ultrasoinu-teknologia bidez emultsio, soluzio eta/edo esekidura egonkor eta homogeneoak lortzea.
    • Konposatu naturalekin (osagaien laborategian lor daitezkeenak) film eta estaldura aktiboak lortzea.

    Lan horiek egiteko, ekipamendu hau dugu:

    • Potentzia handiko ultrasoinu-ekipamendua.
    • Filmak lortzeko prentsa eta oragailua.
    • Estaldurak aplikatzeko ekipamendua.
    • Kontserbatze-azterketetarako ganbera klimatikoa.
    • Ur-lurrunarekiko iragazkortasuna neurtzeko ekipamendua.

    Prozesuak osatzeko azpiegiturak ere baditugu:

    • Osagai eta elikagaiak analizatzeko laborategia eta bioteknologiako laborategia: elikagaien analisi fisiko-kimikoa, mikrobiologikoa eta funtzionala egiteko.
    • Elikagaiak formulatzeko laborategia: elikagaiaren azken formulazioa egiteko.

    Nori zuzendua

    • Elikagaien osagaien eta gehigarrien fabrikatzaileak.
    • Elikagaien eta nutrazeutikoen fabrikatzaileak.
    • Ontzien fabrikatzaileak.
    alimentacion-saludable-tecnalia-mini

    Elikadura osasungarriaren arloko katalogo orokorra (gaztelaniaz)

    Deskargatu PDFa