Kontagailu elektriko adimendunek erabiltzen dituzten komunikazio-protokoloak eta datu-protokoloak eta kontagailuek neurgailuen direktibarekiko (MID) duten adostasuna ebaluatzeko prestatutako instalazioak.
Kokapena
Deskribapena
Laborategi honetan, banaketa-sare elektrikoko kontagailu elektriko adimendunak eta datu-kontzentragailuak ziurtatzeko saiakuntzak egiten ditugu. Halaber, laborategia alokatzen diegu beren garapenak egiaztatzeko kanpo-laborategi bat behar duten fabrikatzaileei.
MID eta EMC direktiben oinarrizko eskakizunak ebaluatzen ditugu, komunikazio-protokoloak eta datu-protokoloak ziurtatzen ditugu eta elektrizitatearen banaketa-sareko ekipamenduen funtzionaltasuna ebaluatzen dugu. Laborategiak saiakuntzak egiten ditu produktuaren zibersegurtasuna eta fabrikatzaileen arteko interoperabilitatea ziurtatzeko, eta ekipamenduak lekuan bertan abian jartzeko prozesua errazten du.
MID eta EMC direktiben eskakizunak ebaluatzeko, bateragarritasun elektromagnetikoko (EMC) laborategien, ingurune-saiakuntzetako laborategiaren eta segurtasun elektrikoko eta neurketa-ebaluaziorako instrumentazio espezifikoko laborategiaren instalazioak erabiltzen dira.
Komunikazio-protokoloak eta datu-protokoloak ziurtatzeko eta ekipamenduen ebaluazio funtzionala egiteko, neurrira egindako testing toolak garatu dira. Fabrikatzaileei eskaintzen zaizkie, produktuaren garapena bizkortzeko.
Laborategi hau jakinarazitako erakundea da neurketa-instrumentazioaren direktibari (MID) eta EMC direktibari dagokienez, PRIME Allianceren laborategi ofiziala da, DLMS UAren kanpo-laborategia eta nazioarteko zenbait konpainia elektrikoren laborategi ofiziala.
Nori zuzendua
- Kontagailu elektrikoen eta PRIME txipseten fabrikatzaileak
- Utilities
Akreditazioak eta aintzatespenak
Saiakuntza elektrikoetarako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera (espediente-zk.: 4/LE148)
Bateragarritasun elektromagnetikoari (EMC) buruzko 2014/30/UE Direktibarako erakunde jakinarazia
Iberdrolak aintzatetsitako laborategia DLMS protokoloko kontagailuen funtzionaltasuna ebaluatzeko
Naturgyk aintzatetsitako laborategia DLMS protokoloko kontagailuen funtzionaltasuna ebaluatzeko
EDP-k aintzatetsitako laborategia DLMS protokoloko kontagailuen funtzionaltasuna ebaluatzeko
Saudi Electricity Companyk aintzatetsitako laborategia DLMS protokoloko kontagailuen funtzionaltasuna ebaluatzeko