Azpiegitura

Laborategi higikorra benetako offshore ingurunean (HarshLab)

Laboratorio flotante en entorno real offshore (HarshLab)

Plataforma higikor aurreratua, materialek eta osagaiek korrosioarekiko, zahartzearekiko eta foulingarekiko benetako offshore ingurune batean duten portaera ebaluatzeko.

Instalazioa, zeinak ingurune erasokorretan materialen eta osagaien bizi-zikloa luzatzea baitu helburu, kostaldetik 1,6 miliara ainguratuta dago, eta aukera ematen du zipriztin-eremuan (splash), murgilduta eta atmosferan ebaluatzeko.

Kokapena

HarshLab1.0 BIMEPen (Biscay Marine Energy Platform – http://bimep.com/es/) ainguratuta dago, Armintzako kostaldetik 1,6 miliara (Bizkaiko Golkoa, Espainia).

Deskribapena

HarshLab laborategiak saiakuntzak baldintza kontrolatuetan egiteko aukera ematen du:

  • Probeta estandarizatuak eta osagaiak zipriztin-eremuan (splash), murgilduta eta atmosferan.
  • 125 lagineraino esposizio atmosferikoko eremuan, 320 splash eremuan, eta beste horrenbeste murgilduta; guztira, gehienez 765 probeta.

HarshLab laborategiak komunikazio ona du itsasoz Armintzako portuarekin (Bizkaia, Espainia; 10’ itsasoz), eta egunean 24 orduz zainduta dago.

BIMEPen (Biscay Marine Energy Platform) eta inguruetan dauden estazio meteorologikoei eta buia ozeanografikoei esker, saiakuntzetan jasotzen diren baldintza meteozeanikoen erregistro ugari ditugu.

Datu meteorologikoak:

  • Urteko prezipitazioak: 1.500 mm/urte.
  • Urtetik urterako batez besteko tenperatura: 13 °C.
  • Tenperatura maximoen urtetik urterako batezbestekoa: 16 °C.
  • Tenperatura minimoen urtetik urterako batezbestekoa: 10 °C.
  • Batez besteko intsolazioa: 1.825 ordu/urte.
  • Hezetze-orduak (T > 0 °C, HR > % 80): 5.625 ordu/urte.

Datu ozeanografikoak:

  • Uraren tenperatura minimoa eta maximoa: 11 °C (urt.) – 22 °C (abu.).
  • Uhin-garaiera esanguratsua min. / batezbestekoa / max.: 1,15 m / 1,67 m / 9,62 m.
  • Batez besteko gazitasuna: 35 USP.
  • O2 disolbatua, batez besteko balioa: 6 mL/l.
  • Batez besteko transmitantzia: % 88.

Identifikatutako biofouling espezie nagusiak:

  • Bryozoan.
  • Perforatus perforatus.
  • Anomia ephippium.
  • Hiatella arctica.
  • Mytilus galloprovincialis.

Informazio gehiago: https://harshlab.eu/

Nori zuzendua

Benetako offshore ingurune batean materialen edo osagaien saiakuntzak egin nahi dituzten enpresak, unibertsitateak edo estatuko/nazioarteko edozein ikerketa-zentro.

Ikusi gehiago
Catálogo HarshLab

HarshLaben katalogoa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa