Jatorri naturaleko osagai aktiboak lortzeko lan egiten da laborategi honetan, hasi osagai aktibo horiek lehengaian ondo kontserbatzeko teknologien ikerketatik eta hautatutako konposatu bioaktiboa, laborategi-eskalan eta eskala pilotuan, teknologia fisiko-kimikoen bidez arazterainoko urratsetara.

    Deskribapena

    36 m2-ko azpiegitura bat da, jarduera teknologikoa baina jatorri naturala duten konposatuak lortzeko prozesu fisiko-kimiko jasangarrien garapenean espezializatua. Konposatu horiek lortzeko, jatorri naturaleko lehengaiak erabiltzen dira, intereseko konposatuak kontserbatzeko egonkortuak.

    • Prozesuak: berogailuan, hutsean eta/edo atmosfera aldatuan (Memmert) lehortzea
    • Liofilizazio bidez lehortzea (Telstar).
    • –80 ºC arte izoztea.

    Osagaia garatzeko, erauzketa- eta arazte-faseak egiten dira, eta teknologia hauek erabiltzen dira:

    • Erauzketa-teknologiak:
      • Disolbatzaileekin egindako erauzketa azeleratua (ASE350).
      • Solidoak/likidoak erauzteko (40 litro bitarte) erreaktore zorrodunak.
      • Solidoak/likidoak edo likidoak/likidoak erauzteko instalazioa (Mini-Pilot, Büchi).
      • Ultrasoinu bidez lagundutako erauzketa (UAE).
    • Kontzentratzea eta araztea:
      • Hutseko kontzentrazioa.
      • Perbaporazioa.
      • Hidrodestilazioa.
      • Kristalizazioa.
      • Mikro/ultra/nanofiltrazioko teknologiak.
      • Zutabe-kromatografia, geruza fineko kromatografia eta prestatze-kromatografia.
      • Hutsezko lehortzea.
      • Liofilizazioa.

    Produktu berri bat in vivo baliozkotzen den arteko garapen integrala egiten da, laborategi hauekin:

    • Osagai eta elikagaiak analizatzeko laborategia.
    • Bioteknologiako laborategia eta zelula-kultiboetarako laborategia.
    • Mikrokapsulatzeko eta nanokapsulatzeko laborategia.
    • Elikagaiak kontserbatzeko laborategia.

    Nori zuzendua

    • Elikagaien osagaien eta gehigarrien fabrikatzaileak.
    • Osagarri nutrizional eta nutrazeutikoen fabrikatzaileak.
    • Elikagai funtzionalen ekoizleak.
    alimentacion-saludable-tecnalia-mini

    Elikadura osasungarriaren arloko katalogo orokorra (gaztelaniaz)

    Deskargatu PDFa