Berria

Adimen artifiziala etorkizuneko sare elektrikorako

2023ko maiatzaren 5a
Reunión del consorcio IA4TES en las instalaciones de TECNALIA

“IA4TES ekimenaren ikerketa adimen artifizialaren alderdi teknologikoetan oinarritzen da, eta erronka praktikoei erantzuten die”

Avanza, adimen artifiziala sare elektrikoetan aplikatzeko Espainiako industria-ikerketarako partzuergo handiena

Lehen ikerketa-urtean, IA4TES ekimena, energiara aplikatutako adimen artifizialaren proiektu eragilea, erronka praktikoei erantzuten dioten alderdi teknologikoetan zentratu da: Algoritmo bat noiz berrentrenatu behar da portaera bat hobeto aurreikusteko aktibo energetiko baten operazio eta mantentze-lanetan? Aktibo energetiko baten biki digitala badugu, nola klonatuko dugu beste aktibo baterako? Zer elementu zabaltzea falta da etorkizuneko banaketa-sare elektrikoan sarearen funtzionamendua optimoa izan dadin? Nola planteatzen dugu helburu anitzeko optimizazio bat prosumitzailearen eta sistemaren operadorearen ikuspegia errespetatuz?

Adimen artifizialaren erronka teknologiko horiek eta beste batzuk 50 kasutan baino gehiagotan planteatzen dira, energia berriztagarrietan, sare elektrikoetan edo energia-merkatu berrietan.

IA4TES partzuergoa TECNALIAren instalazioetan bildu da

Iberdrola, Indra-Minsait eta TECNALIA IA4TES proiektuaren Zuzendaritza Batzordeko kideak dira, Iberdrola buru. Gainera, ekimenean bederatzi startup-ek eta zazpi ikerketa-eragilek ere parte hartzen dute; tartean, TECNALIA.

Berriki, TECNALIAren instalazioetan egin da urteko segimendu-bilera. Topaketa horretan, partzuergoak zentro teknologikoaren instalazioak bisitatzeko aukera izan du, eta haietan zenbait erakustaldi egin dira, energia-kudeaketarekin, zibersegurtasunarekin eta sare elektrikoetako adimen artifizialarekin lotuta.

IA4TES ekimenari buruz

Proiektuak adimen artifiziala aplikatzea aurreikusten du ekoizpen berriztagarrirako, sare adimendunerako, kontsumo eraginkorrerako eta merkatu bideratzaileetarako. IA4TES ekimenak sistema elektriko eraginkor eta jasangarria hedatzea sustatuko du, berotegi-gasik gabea, sorkuntza berriztagarriarekin nagusiki, zentralizatua eta banatua. Horrek sare automatizatu eta optimizatua izango du, orotariko erabiltzaile eta solaskideei noranzko biko zerbitzuak emateko gai izango dena. Halaber, erabiltzaileek elektrizitate-kontsumoaren eredu berrietan parte hartzea erraztuko duten zerbitzu berriak eskainiko ditu, eta merkatuen eta elementu berritzaileen diseinu optimizatua izango du, hala nola energia-biltegiratzea.

IA4TES ekimenak sendotu egin du adimen artifizialean oinarritutako teknologia gaitzaileei buruzko ikerketaren alde TECNALIAk egiten duen apustua, bai adimen aurreratuko algoritmo berrietan, bai datuen gobernantzaren eta datuaren adimen banatuaren paradigma berrietan.

Hau ere interesgarria izan daiteke

Ekonomia Gaietako eta Transformazio Digitaleko Ministerioak babestutako ekimena; Next Generation EU funtsak jasotzen ditu.