"Ebaluazio-zerbitzuak eskaintzen ditugu altzariei aplikatu beharreko indarreko araudia betetzen dela egiaztatzeko"
Altzarietako saiakuntzetako gure adituek produktuek aplikatu beharreko araudi eta erregulazioak betetzen dituztela ebaluatzen dute
TECNALIAn, altzarietako saiakuntzetako gure adituek urte asko daramatzate altzariek aplikatu beharreko araudiak eta erregulazioak betetzen dituztela ebaluatzen. Teknologiaz hornitutako laborategiak ditugu, eta horietan askotariko saiakuntza egiaztatuak egiten ditugu.
Ebaluazio-zerbitzuak eskaintzen ditugu, kolektibitate, bulego, eskola, kanpoalde eta abarretako altzariei aplikatu beharreko indarreko araudia betetzen dela egiaztatzeko.
Segurtasuna, kalitatea eta iraunkortasuna
Saiakuntza bidez ebaluatzen ditugu hainbat materialen ezaugarri fisiko-mekanikoak: plastikoa, zura, zuraren deribatuak, osagai metalikoak, estaldurak, etab. Produktu bukatuen saiakuntzak egiten ditugu segurtasunari, erresistentzia eta iraunkortasun mekanikoari eta egonkortasunari dagokienez, eta isolamendu eta xurgapen akustikoko saiakuntzak eskaintzen ditugu, besteak beste.
Altzarien diseinuaren eta fabrikazioaren munduan, segurtasuna, kalitatea eta iraunkortasuna funtsezko alderdiak dira, pertsonekin harreman estua duten produktuak direla kontuan hartuta. Gero eta fabrikatzaile gehiagok aukeratzen dute beren produktuei saiakuntza zorrotzak egitea diseinu-fasean eta merkaturatu aurretik.
Produktuen segurtasuna eta iraunkortasuna ebaluatzeko aplikazio-arauak eta eskakizunak
TECNALIAk zerbitzu osoa eskaintzen du, fabrikatzaileei aplikazio-arauak eta horien eskakizunak ezagutzen laguntzen dien aurretiazko aholkularitzatik hasi, eta azkenean egin beharko dituzten saiakuntzen faseraino.
Malgutasun handia dugu erabilgarri dugun ekipamendua eskatutako parametro eta eskakizunetara egokitzeko. Fabrikatzaileekin harreman estuan lan egiten dugu haien premiak ulertzeko eta gure ebaluazio-zerbitzuak merkatu bakoitzaren eta horien bezeroen berariazko eskakizunen arabera egokitzeko.