Berria

Amatech Group-ekin batera, ENERKAD soluzioa garatzen ari gara hiriko energia aztertzeko

2022ko urtarrilaren 25a
Mapa de Bilbao - ENERKAD

ENERKADek energia-diagnostikoak egiten ditu, energia berriztagarrien integrazio-potentziala aztertzen du, eta trantsizio energetikoko zenbait agertoki konparatzen ditu.

ENERKAD, Amatech Group-en eta TECNALIAren hiriko energia aztertzeko soluzio bat. Soluzioaren helburua da udal-mailako energia-kudeaketaren arduradunei laguntzea trantsizio energetikoa bultzatzen, hiriak inklusiboagoak, seguruagoak, erresilienteagoak, jasangarriagoak eta deskarbonizatuagoak izan daitezen.

ENERKADek eraikinen diagnostiko energetikoa egiten du; energia berriztagarriak integratzeko potentzial maximoa aztertzen du; trantsizio energetikoko zenbait egoera konparatzen ditu; eta energia-mailako inbertsioak garatzen eta monitorizatzen ditu.

Ordukako eskari energetiko termikoa eta elektrikoa

Oinarrizko datu kartografiko eta katastralak eta datu klimatikoak oinarritzat hartuta, hiri-eremu jakin bateko eraikin bakoitzaren ordukako eskari energetiko termikoa eta elektrikoa kalkulatzen ditu Enerkadek. Aplikazioak, oso modu bisualean, eraikinaren diagnostiko energetiko bat erakusten du, eta diagnostiko hori epe ertainean eta luzean hobetzeko agertoki posibleak sortzen eta konparatzen ditu.

Emaitza hiriaren ikuspegi energetiko zehatz bat da, informazio georreferentziatua modu erraz eta ulergarrian ematen duena.

ENERKAD protagonista izan da zenbait smart cities proiektutan; bai Espainiako zenbait hiritan –hala nola Bilbon, Leonen, Irunen eta Donostian–, bai Espainiatik kanpo –hala nola Groningen (Herbehereak), Oulun (Finlandia) eta Herzliyan (Israel)–.

Informazio gehiago