Berria

AutoMOST ekimenak "Ibilgailu autonomo eta konektatuaren ITS saria" jaso du Espainiako XXI. ITS kongresuan

2021ko uztailaren 28a
Autmost_primer autobús automatizado 100% eléctrico

Ibilgailuak hiri-garraioan erabiltzeko automatizatzeko teknologietako garapeneko proiektu nagusia da.

AutoMOST ekimenak ibilgailuak hiri-garraioan erabiltzeko automatizatzeko teknologiak garatzen egin duen lana aitortzen du "Ibilgailu autonomo eta konektatuaren ITS sariak”. ITS kongresuak bost ardatz nagusi izango ditu: errepideak erabiltzeagatik ordaintzeko ITS edo garraio-sistema adimenduna; errepide-tunelen kudeaketan segurtasuna eta eraginkortasuna bermatzeko ITS edo garraio-sistema adimenduna; mugikortasun konektatua; hiri adimendunak; eta garraio publikoaren ordainketaren digitalizazioa.

Hirian bidaiariak modu autonomoan garraiatuko dituen ibilgailu handi baten posizionamendua eta sentsorizazioa erronka handiak dira, eta horri heldu dio AutoMost ekimenak, arlo honetan lehen aldiz. Ekimenak kontrol partekatuko sistemak (Dual Mode) ezartzea ere ekarriko du bidaiari-ibilgailu autonomoetarako; sistema horiekin, eraginkorrago eta malgutasun handiagoz erabili ahal izango dira, elkarri konektatutako azpiegitura adimendunez osatutako testuinguru batean.

TECNALIAk kudeaketa tekniko guztia egin du, eta lankidetzan aritu da Malagako EMTrekin, Malagako Portuarekin eta proiektuko bazkide batzuekin; adibidez, hauekin: AVANZA (proiektuaren burua), Irizar (ibilgailua), Datik (mugikortasuna kudeatzeko informazioaren teknologia adimendunak), Etralux (azpiegitura eta mugikortasuna kudeatzeko softwarea, hiri adimendunak), Masermic (posizionamenduko eta sentsorizazioko teknologia elektronikoak), Insitu (laser-eskanerreko teknologia, georradarra, GIS sistemak, etab.) eta Novadays (sektore publikoko aholkularitza-zerbitzua, azpiegituretan eta mugikortasunean espezializatua).

Kongresu horretan, gainera, gure lankide Sergio Campos eta Sonia Bilbaok parte hartuko dute “Hiri-mugikortasuna planifikatzeko teknologia berriak” saioan, eta Jesús Murgoitiok “Flota konektatua eta nabigazio automatizatu eta koorperatiboa FCEV-HEAVY ibilgailuetarako” saioan.

Informazio gehiago

ITS ESPAÑAk antolatutako kongresuetan, itxi aurretik, Espainiako 2021eko ITS sariak banatuko dira.