Berria

Ciber Range egitura garatuko dugu Akitania Berrian zibersegurtasun-adituak prestatzeko

2021ko apirilaren 28a
Nueva Aquitania

BEWARE CYBERLABSek (Akitania Berria) TECNALIA kontratatu du gure azpiegitura errealak erabiliz (Smart Grid laborategia) cyber rangeko ariketak garatzeko. Benetako azpiestazio elektriko baten eraso- eta defentsa- egoerak garatu behar ditugu. BEWAREren cyber rangeko aplikazioa (CYTRA) erabiliz egingo dira ariketak, eta tresna hori egokitu egin beharko da TECNALIAren azpiegiturak denbora errealean atzi ditzan.

Enpresa elektrikoetako zibersegurtasuneko espezialistak eta zibersegurtasunean espezializatutako ikasketak edo masterrak egiten dituzten ikasleak trebatzeko da cyber rangea. Zibersegurtasuneko ikastaro aurreratuak ematen dituzten unibertsitateetarako nahiz enpresa elektrikoetako zibersegurtasuneko langileentzat azpiestazio elektriko errealen eraso- eta defentsa-egoera batzuk eskaintzeko asmoa dago, eta ikastaro hau da lehen urratsa. Zibersegurtasuneko adituak trebatu nahi dituzten enpresentzat ad hoc egin daitekeenaren adibidea ere bada.

Ariketak BEWAREren (Akitania) cyber rangetik eta TECNALIAren (Euskadi) cyber rangetik egin ahal izango dira.

Informazio gehiago

TECNALIA ikastaro hauek merkaturatzeko fasean parte hartzen ari da BEWARE eta MEDIT DI NERIDErekin batera, Frantziako unibertsitateei eta energiaren sektoreko enpresei eskaintzeko.