Berria

DIGIMET enpresa izan da irabazle Ances Open Innovation 2021 programan

2021ko uztailaren 20a
DIGIMET

Berrikuntza irekiko programak ekintzaile-ekosistemako eragileekin harremanak izateko aukera ematen die startupei

Grupo Industrial CL enpresa eragileak Digimet aukeratu du ANCESek (Europako Enpresa eta Berrikuntza Zentroen Elkarte Nazionalak) “ANCES Open Innovation 2021” berrikuntza irekiko programaren esparruan proposatutako erronkaren soluzio hoberentzat.

“ANCES Open Innovation 2021” berrikuntza irekiko programa bat da, eta enpresa berritzaile berriei edo startupei aukera ematen die programan parte hartzen duten erakundeei soluzioak proposatzeko, aurre egin behar dieten erronka teknologikoak planteatuz. Enpresa horiek, bestalde, aukera dute ekintzaile-ekosistemako eragileekin erlazionatzeko eta, hala, merkatuko erronkak gaindi ditzakete.

Grupo Industrial CL enpresak hondakinak aprobetxatzeko soluzioak ezarri ditu; batez ere, siderurgiatik datozen hondakinei balioa ematen eta/edo hondakinak berrerabiltzen dituzten soluzioak. Jarduera industrialaren jasangarritasuna sustatzea eta lehiakortasuna hobetzea da helburua, eta, horretarako, Taldeko sozietateek ekonomia zirkularraren eta erantzukizun sozial korporatiboaren alorretan dituzten konpromisoak indartzea.

Informazio gehiago

Igor Aristizabal TECNALIA Ventureseko Enpresa Partaidetuen Kudeaketaren arduradun eta Digimeteko CEO eta CFOak aurkeztutako hautagaitzaren bideoa ikus dezakezu: