Berria

Ekipamendu elektriko eta elektronikoen sektorerako plastiko birziklatuak garatzen ditugu

2021ko maiatzaren 25a
Aspiradora plástico reciclado

Hogei bat erakunde lankidetzan aritu gara, Fraunhofer Institutua buru dela, plastiko birjinen kontsumoa modu esanguratsuan murrizteko eta plastiko birziklatuen erabilera bultzatzeko

Zabor elektronikoko (e-waste) plastikoa bildu eta birziklatzeko ahaleginak egiten dira, indibidualki. Hala ere, plastikoen balio-katea zatikatuegia da oraindik, eta ez da erakargarria azken erabiltzailearentzat. Europako Batzordearen arabera, zabor elektronikoa da bizkorren hazten den zabor-fluxuetako bat: aurreikuspenen arabera, 12 milioi tona baino gehiago izango dira 2020an.

Hondakin plastikoak ekonomia zirkularraren eredura bideratuko dituen berehalako aldaketa bat behar du ekonomia globalak. Horretarako, aldaketa sistematiko bat behar da, balio-kateko eragile guztiek parte har dezaten eta material plastikoen bizi-ziklo osoa kontuan har dadin.

PolyCE proiektuan, konposatu plastikoak fabrikatzeko erabiliko diren material eta gehigarri jasangarriak garatu ditugu; material eta gehigarri horiekin, sektore elektriko eta elektronikorako produktu erakusleak egingo dira.

Helburu espezifiko hauetan zentratu gara:
• Sugarra atzeratzeko sistema eta gehigarri jasangarriak garatzea, sektore elektriko eta elektronikoan normalean erabiltzen diren matrize polimerikoei (PC, PC/ABS, ABS) ikuspegi zirkular batetik begiratuta. RoHS araudia betetzeko, ez sugarra atzeratzeko sistemek eta ez gehigarriek ez dute izan behar substantzia arriskutsurik (esate baterako, eratorri halogenatuak eta/edo antimonioaren eratorriak).
• Sugarra atzeratzeko sistema eta gehigarri horiek (UVtik babestekoak, egonkortzaileak, antioxidatzaileak, azidoen scavenger direlakoak…) propietateak mantendu behar dituzte zahartze- eta birprozesatze-ziklo batzuren ostean.
• Konposatu berriak garatzea lehenago azaldutako gehigarrietan eta sugarra atzeratzeko sistemetan oinarrituta eta, aldi berean, TEEHetatik (tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak) berreskuratutako polimeroak erabilita. Produktu elektriko eta elektronikoetarako azken aplikazioko baldintzen arabera diseinatuko dira konposatu horiek.

Emaitza nagusiak
• PIR-PCan (jatorri postindustrialeko polikarbonatoa) oinarritutako konposatu bat garatu da, gardena, konposatu birjinaren inpaktu-propietateen antzekoak dituena, eta, UL94 sailkapenaren (sukoitasuna) arabera, V0 sailkapenekoa.
• UL94aren arabera V0 sailkapena duen PC/ABS konposatu bat garatu da, sailkapen hori mantentzen duena zahartze-zikloak (QUV) eta birprozesatze-zikloak (injekzioa) igaro ahala.
• r-PC/ABS formulazio bat garatu da (PC/ABS birziklatuan oinarritua), V0 sailkapena duena eta gainerako propietateak PC/ABS birjinaren propietateen antzekoak dituena.
• UVtik babesteko gehigarriakXX, egonkortzaileak eta antioxidatzaileak (“scavengers” azidoak), hidrataltzitetan oinarrituak, garatu dira.

Informazio gehiago