Berria

Ekonomia zirkularreranzko trantsizioa bultzatzen dugu

2023ko maiatzaren 23a
Textil tratado para aportar repelencia al agua

"Ura eta olioa uxatzen dituzten estaldura biooinarritu berriak diseinatzea da ekimenaren ardatza"

Martxan jarri da TORNADO proiektua, ekonomia zirkular seguruago eta jasangarriago baterako trantsizioa sustatzeko.

Proiektuaren ardatz nagusia estaldura biooinarritu berrien diseinua izango da; estaldurok ura eta olioa uxatuko dituzte, eta prozesuan ez da erabiliko perfluoroalkilaturik, polifluoroalkilaturik (PFAS) edo antzeko beste substantzia toxikorik.

TORNADO proiektuak elkarri loturiko hiru berrikuntza desberdin landuko ditu. Lehenik eta behin, ura eta olioa uxatzen dituzten biomonomero berriak garatuko dira. Bigarrenik, ura eta olioa uxatzen dituzten estaldura organiko eta hibrido biooinarritu berriak diseinatuko dira. Eta hirugarrenik, Safe and Sustainable by Design (SSbD) delakoaren irizpideei jarraikiz diseinatuko dira estaldura berri horiek.

Hiru sektoretan baliozkotuko dira estaldura berriak: ehungintza, bilgarriak eta sukaldeko tresneria.

Ibilbide-orri bat landuko da, estaldura berriak estandarizatzeko protokoloak definitzen laguntzeko. Egingo diren garapenak gidari izango dira industriarako, bai produktu jasangarriagoak garatzeko, bai SSbD irizpideak inplementatzeko.

Proiektu honekin, urrats handia emango da ekonomia zirkular seguruago eta jasangarriago baterantz. Halaber, erakusten du berrikuntzak nola lagundu dezakeen ingurumeneko eta osasun publikoko gaur egungo erronka handienetako batzuei heltzen.