Berria

Elikadura eta Agrotech kategoriako bigarren enpresa berri onenaren saria eman diote Ingredaliari Expansión Startup 2020 sarietan

2021ko martxoaren 5a

Nekazaritzako elikagaien enpresetatik —nagusiki, kontserben eta produktu izoztuen enpresetatik— datozen landare-azpiproduktuetatik abiatuz garatutako osagai funtzional naturalak merkaturatzea du helburu.

Ingredalia oinarri teknologikoko enpresa berritzaileak Elikadura eta Agrotech kategoriako bigarren enpresa berri onenaren saria jaso du Expansión Startup 2020 sarietan. Ingredalia 2017an sortu zen Milagron (Nafarroa), TECNALIA Ventures-en venture builder deep tech-etik, eta TECNALIA ikerketa eta garapen teknologikoko zentroaren eta Nafarroako Tratamiento Subproductos Agroalimentarios (TRASA) enpresaren arteko lankidetzaren ondorioz. Sari-banaketa abenduaren 3an egin zen, Bartzelonan. Epaimahaia hauek osatu zuten: Iñaki Ortega, Deusto Business School-eko zuzendaria; Antonio Durán, Grupo Abertis-eko berrikuntza-arduraduna eta -koordinatzailea; Javier Jiménez, Lanzadera-ko zuzendari nagusia; Inés Rovira, Instituto de la Empresa Familiar-eko (IEF) Lurralde Elkarteak eta Forum-arloko zuzendaria; David Parra, Leyton Iberia-ko CEOa; Miguel Vicente, Barelcona Tech City-ko lehendakaria; eta Miguel Ángel Cubero, Ingredaliako CEOa. Miguel Angel Cuberok ziurtatu du sari honek ekintzailetzaren eta teknologia berrien aldeko apustua aintzatesten duela, bai eta enpresa hori errealitate bihurtzeko eta, ondorioz, gizakien zein animalien elikadura hobetzeko azken urteetan egin den ahalegina ere. Jasangarritasuna eta ekonomia zirkularra Ingredaliaren helburua hauxe da: nekazaritzako elikagaien sektoretik datozen material organikoen erabileran oinarritutako osagai funtzional naturalak, estraktuak, gehigarriak eta beste produktu natural eta osasungarri batzuk fabrikatzea, banatzea eta merkaturatzea, jasangarritasuna eta ekonomia zirkularra sustatzen dituen ikuspegi batetik. Produktu horiek askotariko sektoreetara bideratuta daude, hala nola industria nutrazeutikora, elikagai-industriara, kosmetikara, parafarmaziara, nekazaritzara eta abeltzaintzara, besteak beste. Gaur egun, berelehen bi produktuak industrializatzen eta merkaturatzen dihardu buru-belarri Ingredaliak, brokolitik lortuak biak: sulforaphan-Smart osagai funtzional bat da, pertsonen immunitate-sistema sendotzera bideratua; Brasphenol, berriz, elikagaien balio-bizitza luzatzen duen antioxidatzaile natural bat da. Informazio gehiago 2019an, Ingredaliak kapitala handitzeko saio bat itxi zuen, eta sektorean ospe handia duten zenbait inbertitzaile enpresaren akziodun bihurtu ziren. Enpresak datozen bost urteetan lau milioi euroko salmentak izatea aurreikusten du.