Berria

      Eraikuntza-industriarako zementuak: jasangarriagoak eta hondakinekin eginak

      2025ko ekainaren 4a

      Cementos para construcción: más sostenibles y hechos con residuos

      "Zementuak jasangarriagoak izango dira; energia gutxiago beharko dute ekoizteko eta hondakinekin egingo dira"

      Eraikuntza-industriako enpresekin lankidetzan dihardugu, hondakinetatik abiatuta material berritzaileak eta jasangarriagoak garatzeko.

      CO2MCHRETE ekimenaren buru diren enpresek eta ikerketa-zentroek osatutako partzuergoaren kide da TECNALIA: Mineralizatutako CO2-a Zementu eta hormigoietan, zepetan termikoki aktibatutako hondakinetatik abiatuta.

      Helburua da eraikuntzako hondakinei berriro balioa ematea, industria horretan erabiltzen diren zementuak eta hormigoiak hobetzeko. Hala, eraikuntzaren sektorea deskarbonizatzeko lan egingo dugu, material berritzaileak eta karbonoa atzitzeko teknologiak garatuz.

      Zementu jasangarriagoak

      Ekimen honen ondorioz garatuko diren zementuak jasangarriagoak izango dira, energia gutxiago beharko baita horiek ekoizteko. Gainera, beste industrietatik datozen hondakinekin eginak izango dira, eta, horrela, eraikuntzako zirkularitatea sustatuko da.

      Enpresen, ikerketa-zentroen eta unibertsitateen arteko lankidetza

      Hauek osatzen dute partzuergoa: Técnicas Reunidas, Cementos La Cruz, Ferrovial, Urdecon eta Valoriza enpresek; TECNALIA eta CTC ikerketa-zentroek; eta Gaztela-Mantxako, Kantabriako eta Cartagenako Unibertsitate Politeknikoa unibertsitateek.

      CO2MCHRETE izan da Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren Misioak programaren azken deialdian laguntza lortu duten ekimenetako bat, Garapen Teknologiko eta Berrikuntzarako Zentroaren (CDTI) bitartez.