Berria

Estaldura naturalak eta jangarriak garatzen ditugu elikagaiak kontserbatzeko eta ontziratzeko

2021ko martxoaren 16a
Recubrimientos naturales y comestibles para el envasado de alimentos

Film hauek elikagaien balio-bizitza luzatzen dute, eta elikagaiak prozesatu eta ontziratu ondoren haien propietate nutritiboak eta organoleptikoak mantentzen dituzte.

Elikagaien balio-bizitza luzatzen duten eta elikagaiak prozesatu eta ontziratu ondoren haien propietate nutritiboak eta organoleptikoak mantentzen dituzten estaldurak garatzen ditugu. Film horiek erabiltzeak, gainera, beste onura batzuk ere baditu, hala nola hauek: iturri berriztagarrietako material jangarriak erabiltzen dituztenez, ingurumen-kutsadura murrizten da; elikagaien segurtasuna areagotzen dute, kontsumitzaileak baldintzarik onenetan jasotzen ditu produktuak etxean, eta, produktuak distantzia luzetan garraia daitezkeenez propietateak galdu gabe eta hondatu gabe, merkatu-aukera berriak irekitzen dira.

Estaldura hauek frutak ontziratzen dituzten enpresei, uzta-ondoko tratamenduak egiten dituzten hornitzaileei, haragia eraldatzen eta ontziratzen duten enpresei eta elikagai freskoetarako ontzien hornitzaileei zuzenduak daude.

Plataformak eta sareak

Elikaduraren esparruarekin zerikusia duten nazioarteko plataforma eta sare hauetako kide gara:

  • Food For Life Spain
  • Bioencapsulation Research Group
  • Valle del Ebro klusterra
  • Euskadiko Elikaduraren Clusterra
  • Bioquora sarea: arrisku biologikoen ebaluazio kuantitatiboaren bikaintasun-sarea
  • FOOD+i klusterra
  • Nuevo León klusterra

Informazio gehiago