"Industriaren eta berrikuntza teknologikoaren arteko elkarlana, eraikuntza-soluzioen belaunaldi berri bat sustatzeko"
Europako ebaluazio teknikoari esker, Titanpro Titantherm sistema kanpoko isolamendu termikoko sistemetarako soluzio gisa finkatu da eraikuntza jasangarriaren arloan
TECNALIAk Europako Ebaluazio Teknikoa (EET) egin dio Akzo Nobel Coatings-en kanpoko isolamendu termikoko Titanpro Titantherm sistemari, zeina eraikuntza efiziente eta jasangarrirako soluzio-sortaren barruan garatu baita Europako ebaluazio tekniko hau aitorpen garrantzitsua da, zerbitzu teknikoen, efizientzia energetikoaren eta eraikuntza-kalitateari dagozkion Europako estandar altuenak betetzearen adierazle baita.
2024/3110 Erregelamenduari (EB) jarraikiz eta Europako EAD 040083-01-0404 ebaluazio-dokumentuan —kanpoko isolamendu termikorako estaldura-sistemadun sistema konposatuei buruzkoan— oinarrituta egin da ebaluazioa.
Eraikuntza jasangarrirako urrats estrategikoa
Europako Ebaluazio Teknikoa (EET) jaso izanak Titanpro Titanthermek KITS (kanpoaldeko isolamendu termikoko sistemak) sistemen segmentuan daukan posizionamendua sendotu du. KITSak geroz eta garrantzia handiagoa daukate errehabilitazio energetikoko prozesuetan eta efizientzia handiko eraikinen eraikuntzan.
Sistemak estaldura gehitzen dio poliestireno hedatuari (EPS), fatxaden kanpoaldeko isolamendu termiko gisa erabiltzeko. Horrek eraikinen eskari energetikoa nabarmenki murrizten du eta haien portaera termikoa hobetzen.
Trantsizio-energetikoak eta Europaren deskarbonizazio-helburuek markatutako testuinguru honetan, soluzio-mota horiek paper garrantzitsua daukate eraikuntza-parke efiziente, erresiliente eta jasangarriagoetarako aurrerapausoak emateko.
TECNALIA, fidagarritasun teknikoaren eta Europako baliozkotzearen bermea
TECNALIAk, EETa egiten duen Ebaluazio Teknikoko Erakunde gisa, ibilbide sendoa du nazioartean eraikuntza-sektorerako soluzio berritzaileak ebaluatzen, ziurtatzen eta baliozkotzen.
EAD 040083-01-0404ri dagokionez, kanpoko isolamendu termikoko estalduradun sistema konposatuei aplika dakizkiekeen Europako irizpideak betetzen direla bermatzen du ebaluazio hori egiteak eta horrek konfiantza ematen die fabrikatzaileei, preskriptoreei, arkitektoei, ingeniariei eta promotoreei, zeintzuk merkatuko estandar erregulatzaileekin eta jasangarritasun-estandarrekin lerrokatuta dauden soluzioak eskatzen baitituzte.
Berrikuntza, efizientzia eta Europako ikuspegia
Europako Ebaluazio Teknikoa (EET) eman izanak aurrerapauso berri bat adierazten du AKZOk eraikuntza jasangarriari aplikatutako soluzio teknologikoen alde egin duen apustuan. Titanpro Titantherm eta antzerako soluzioek eraikuntza-sektorearen eraldaketa energetikoa bizkortzen dute efizientziari, jasangarritasunari eta erosotasun termikoaren optimizazioari bideratutako errendimendu altuko sistemen bidez.
Europako baliozkotze horri esker, merkatuaren eskari berriei eta jasangarritasunari, efizientzia energetikoari eta emisioak murrizteari lotutako Europako helburuekin lerrokatuta dauden eraikuntza-soluzio aurreratuen garapenarekiko duten konpromisoa indartu dute AKZOk eta TECNALIAk.
Eraikuntzaren etorkizunarekiko konpromisoa
Europako Ebaluazio Tekniko hori egin izanak industriaren eta berrikuntza teknologikoaren arteko elkarlana sendotzen du, eta eraikuntza-soluzio efiziente eta jasangarriagoen belaunaldi berri bat sustatzen du.
Berrikuntza industrialaren, Europako baliozkotze teknikoaren eta ingurunearekiko konpromisoaren konbinazio horri esker, Titanpro Titantherm erreferentzia esanguratsua da Europako eraikuntzako eta errehabilitazio energetikorako SATE sistemetan.
