Berria

Fatxada aireztatuko kiterako Europako Ebaluazio Teknikoa

2023ko otsailaren 17a
nuevo ETA kit de fachada ventilada GRACCO SURFACES

"Cerámica Cuatro Palomas enpresak solaskide bakarra izan du prozesu osoan ETA lortzeko prozesua errazteko"

Europako Ebaluazio Tekniko (ETA) berri bat egin dugu Gracco Surfaces fatxada aireztatuko kiterako

ETA 20/0346k, nagusiki, fatxada aireztatuaren kitaren segurtasunaren eta portaera mekanikoaren ikuspuntutik ebaluatzen ditu prestazioak; Cerámica Cuatro Palomas enpresak merkaturatzen du kita, eta harri aglomeratuzko panelekin eginak dago. ETA honek erraztu egiten du Gracco Surfaces fatxada merkaturatzea.

Ebaluazioa Ebaluazio Teknikoko Erakunde (TAB, Technical Assessment Body) gisa egin du TECNALIAk; 305/2011 (EU) Eraikuntza Produktuen Erregelamenduaren esparruan produktu berritzaileak ebaluatzeko izendatu da Ebaluazio Teknikoko Erakundea, eta Tecnalia European Organisation for Technical Assessment (EOTA) erakundeko kide da.

TECNALIAren laborategietan egindako saiakuntzak

Gracco surfaces fatxadari EAD 090020-00-0404k ("Kits for external wall claddings made of agglomerated stone") agindutako saiakuntzak egin zaizkio TECNALIAren segurtasun estrukturaleko laborategian.

Besteak beste, haize-kargaren saiakuntzak edo erresistentzia mekanikoko saiakuntzak egin zaizkio kiteko osagaiei. Beste ezaugarri batzuk ere aztertu dira, hala nola suarekiko erreakzioa eta osagaien iraunkortasuna; hala, fatxadaren karakterizazio osoa egin da.