Hegazkintza jasangarriago baterako hegal ez-konbentzionalak

    2026ko uztailaren 28a

    XHEGALAK_alas_aviación_tecnalia

    "Aireontzien hurrengo belaunaldirako funtsezko teknologiak"

    Hegal ez-konbentzionalak garatzen ditugu, hegazkintza efizienteagoa eta jasangarriagoa izan dadin

    Aernnova Engineeringek gidatutako ekimen honek aireontzi subsoniko eta supersonikoetarako hegalen forma berriak ikertzen ditu. TECNALIAk laminatu ez-konbentzionalekin egitura aurreratuak fabrikatzeari, material konposatu berriei eta hegazkintzako erregai jasangarriekiko (SAF) bateragarritasunaren ikerketari lotuta daukan jakintza hornitzen du.

    Etorkizuneko hegazkintzak soluzioak beharko ditu eraginkortasun aerodinamikoa hobetzeko, egituren pisua arintzeko eta hegaldi supersonikoari lotutako erronkei erantzuteko. Helburu horrekin sortu da, hain zuzen, XHEGALAK, aireontzien hurrengo belaunaldietarako hegal ez-konbentzionalen formak eta teknologia aurreratuak garatze aldera.

    Hegalen diseinua

    TECNALIA hegalak diseinatzen laguntzen ari da, aireko egituren portaera estrukturala eta jasangarritasuna optimizatzeko soluzio berritzaileak garatuz.

    Bere lan-lerro nagusien artean, honako hauek nabarmentzen dira: egitura arinetarako laminatu ez-konbentzionalen fabrikazioa, hegaldi supersonikoen tenperatura altuei eusteko gai diren material konposatuen garapena eta karakterizazioa, eta materialok hegazkintzako erregai jasangarriaren (SAF) aurrean duten portaeraren ikerketa, erregai-tangan segurtasunez integratzen dela ziurtatzeko.

    Harremanetarako