Berria

Hidrogeno berriztagarria sortzeko punta-puntako teknologiak garatzeko nazioarteko H24All partzuergoaren parte gara

2021ko otsailaren 2a
Ensayo electroquímico

Europako lehenengo 100 MW-eko elektrolisi alkalinoko instalazioa garatzeko lanetan ari dira: Repsolen instalazio industrial batera konektatuko dute

H24All partzuergoa 15 bazkidek osatzen dute, eta hidrogenoaren industria berri eta lehiakor bat lortzea du helburu; horretarako, Europako ezagutzan oinarritutako berrikuntza baliatuko da, eta 100 MW-eko presio altuko elektrolizagailu alkalino bat garatu, eraiki eta martxan jarriko da, eta haren jasangarritasuna frogatuko. Laneko baldintza errealetan probatuko da teknologia, azken erabiltzaileen beharrei erantzunez. Hala, karbono gutxiko hidrogeno-ekoizpen lehiakorra lortzeko merkatuak dituen baldintzak beteko lirateke.

H24All partzuergoak hidrogenoaren teknologietan aurrerabide nabarmena ekarriko duten soluzio berritzaileak garatuko ditu. Teknologia horiek elektrolizagailu baten lehiakortasuna eta bideragarritasuna hobetuko dituzte, eta, hala, txikiagoak izango dira inbertsioa eta erabilera-kostuak. Hidrogeno berriztagarriaren teknologia eta erabilera sustatuko ditu, eta ekoizte-kostua 3 euro/kg H2-ra jaitsiko.

Proiektua erreferentzia izango da teknologia berritzaile eta lehiakor bat merkaturatu aurreko eskalan baliozkotzeko: ikerketak, garapena eta eraikuntzak hiru urte irautea aurreikusten da, eta frogatzeak eta baliozkotzeak, berriz, beste bi. Eredu-ekonomikoak eta negozio-ereduak ebidentzia kuantitatiboak emango dituzte, Europan beste hidrogeno-azpiegitura batzuk zabaltzeak dakarren arriskua txikiagotzeko.

H24All-ek nabarmen sustatuko du hidrogeno berriztagarriaren ekoizpenarekin lotutako garapen teknologikoa, eta eragin positiboa izango du beste industria batzuetan, mugikortasunean, birfintzeetan, erregai sintetikoen ekoizpenean eta energia berriztagarrien sorkuntzan.

Informazio gehiago

Partzuergo honetan parte hartzen dutenak hidrogenoaren balio-kate osoaren ordezkariak dira, sei herrialdetakoak: Belgika, Danimarka, Alemania, Norvegia, Espainia eta Turkia. H24All partzuergoan sartuak daude alor horretan esperientzia zabala duten eta O2-emisioak murrizteko konpromisoa duten ikerketa-zentroak, material-hornitzaileak, elektrolizagailuetan espezializatutako ingeniaritza-enpresak, energia- eta automobilgintza-enpresak, unibertsitateak eta industria-elkarteak.

Garapen hori egiteko, H24All partzuergoak eskaera bat aurkeztu dio Europako Green Deal fundingi.