Hidrogeno-eramaileak sortzeko, banatzeko eta erabiltzeko sistema aurreratuak

    26 février 2026

    carriers hidrogeno metanol amoniaco

    "TECNALIAk trantsizio energetikoarekin duen konpromisoa berresten du eta hidrogeno berdeari buruzko ezagutza eta gaitasun aurreratuak eskaintzen ditu"

    KATA proiektua aurrera doa hidrogeno berriztagarria sortzeko, garraiatzeko eta erabiltzeko soluzio berritzaileen garapenean

    Soluzio horiek amoniakoan, metanolean eta horien moduko eramaileetan ardazten dira, zeinak funtsezkoak baitira elektrifikatzeko zailak diren sektoreak deskarbonizatzeko, hala nola itsas garraioa eta siderurgia.

    KATAk hidrogeno berriztagarriaren balio-katearen industriako euskal partzuergo bat biltzen du. TECNALIAk agente zientifiko-teknologiko gisa hartzen du parte, beste enpresa hauekin batera: Cintranaval, Fidegas, Global Factor, H2SITE, Sarmelt, SKV, Tamoin, TTT eta Tubacex. Ekimen hori Iberdrolak koordinatzen du eta Eusko Jaurlaritzaren Hazitek programak finantzatzen du.

    TECNALIAren ekarpena

    TECNALIAk zenbait esparru estrategikotan lagunduko dio proiektuari, hala nola:

    • Itsas garraiorako soluzioen diseinu aurreratua. Haien artean, propultsio-sistema berriak, hidrogenoan, amoniakoan eta metanolean oinarrituak; konposatu horiek itsasontzian eraldatzen dira mintz-erreaktore baten bidez.
    • Hidrogeno berdea ekoizteko prozesuak garatzeko laguntza, hala nola efizientziarik handieneko pultsu-elektrolisia eta erreaktore elektrifikatuen bidezko amoniako-sintesia.
    • CO₂-a atzitzeko eta eraldatzeko teknologien ikerketa. Horren barruan, metanol berriztagarriaren ekoizpena, prozesu elektrokimiko aurreratuen bidez.
    • Hidrogenoaren, amoniakoaren edo metanolaren presentzian muturreko baldintzetan dauden materialen karakterizazioa eta baliozkotzea, eta industriarako saiakuntza-metodologia berrien garapena.
    • Garatutako teknologien ingurumen- eta ekonomia-ebaluazioa, era horretan teknologia horiek etorkizunean ezartzea eta Europako arau-eskakizunekin lerrokatzea errazteko.

    Energia-trantsiziorako proiektu estrategikoa

    KATAk Europako abangoardian kokatzen du Euskadi hidrogeno berriztagarriaren eramaileei lotutako teknologien garapenean; horri esker, industria-sektore giltzarrien deskarbonizazioa bultzatzen du eta lurraldeko sare teknologikoa indartzen.