"TECNALIAk konbustio-saiakuntzak egingo ditu hainbat gasekin eta nahasterekin"
TECNALIAk industria jasangarriago baterako aurrerapausoak emateko H2AI ekimena sustatzen du
Hidrogenoan oinarritutako teknologia aurreratuen bidez industria-eredu jasangarri baterako trantsizioa bizkortzera bideratuta dago H2AI ekimena. Hidrogenoaren potentziala industria-prozesuak deskarbonizatzeko energia-bektore gako gisa integratuz fabrikazioaren industriari aplikatutako soluzio teknologiko berriak arakatzeko helburuarekin sortu da.
Testuinguru horretan, sektorearen gaur egungo erronkei heltzen die ekimenak. Horretarako, 5.0 Industriaren printzipioekin lerrokatuta dagoen ikuspegi baten aldeko apustua egiten du, non jasangarritasunak, digitalizazioak eta giza faktoreak funtsezko paper bat jokatzen baituten.
- Energia-eraginkortasuna hobetzea, isuriak murriztea eta prozesu produktiboak optimizatzea ahalbidetzen duten ezagutza sortzea eta teknologia berritzaileak baliozkotzea da TECNALIAren helburua.
- Proiektuak, halaber, tresna digitalen (hala nola, biki digitalen) aplikazioan jartzen du fokua. Tresna horiek erabakiak hartzeko prozesua errazten dute datuetan eta sistema eraginkorragoen eta erresilienteagoen diseinuan oinarrituta.
- Gainera, lankidetza-ikuspegi baten aldeko apustua egiten du eta ekosistema industrial eta teknologikoko hainbat eragile sartzen ditu, ezagutzaren transferentzia sustatzeko eta enpresa-ehunean soluzio berritzaileak ezartzea sustatzeko helburuarekin.
Gasen eta nahasteen konbustioen saiakuntzak
TECNALIAk konbustio-saiakuntzak egingo ditu hainbat gasekin eta nahasterekin, H2 puruarekin barne, 1 MW bitarteko ahalmena eta prozesuaren parametroak kontrolatzeko eta simulazio aurreratuak egiteko gaitasuna duen saiakuntza-instalazio berri batean.
Bestalde, aluminioa mantentzeko fusio-dorre bat izango da proiektuaren azken frogatzaile industriala. Bertan, hidrogenoaren oxikonbustioarekin lan egingo da, gutxienez 1.000 orduz, erregogorrean, kalitate metalurgikoan, kostuetan eta isurietan duen eragin erreala zehazteko.
- Harremanetarako pertsona:Iban Vicario
