"Ikerketa zientifikoa industria-sarearen benetako beharretara egokitzea bultzatzen dugu"
Industriako Aholku Batzordearen lehen bilera egin dugu. Organo hori funtsezkoa da ikerketa zientifikoa industria-sarearen benetako premietara egokitzen dela bermatzeko.
TECNALIA zentro teknologikoaren instalazioetan egin da topaketa, eta datozen hilabeteetan proiektuaren garapena gidatuko duten ikerketa-ildo nagusiak aurkeztu dira bertan. Hona hemen batzuk:
- Metalentzako hesi-estaldurak garatzea, hidrogenoak eragindako hauskortasuna saihesteko.
- Metal eta konposatuentzako hesi-estaldurei buruzko ikerketa, hidrogenoaren iragazkortasuna eta ihesa murrizteko.
- Material konposatu jasangarriak, hidrogenoa andeletan biltegiratzeko, fabrikazio-prozesu berritzaileetan erabili ahal izateko, eta birziklatze-prozesurako.
- Eredu konputazional prediktiboak eta karakterizazio mekanikoko teknika adierazgarriak, hobeto ulertzeko hidrogenoaren eta metalen arteko elkarrekintza eta metalen arteko lotura.
Ezagutza eta teknologia merkatura transferitzea
Bilera baliagarria izan da, halaber, inplikatutako eragileen arteko lankidetzaren oinarriak ezartzeko. Bide horretan, ikuspegi irekia eta diziplina anitzekoa sustatu da, jakintza eta teknologia azkarrago transferitu daitezen merkatura.
Industriako Aholku Batzordea sektoreko teknologia-adituek eta enpresa liderren ordezkariek osatzen dute: Tubos Reunidos Group, Ulma Advanced Solutions, Tamoin, Mugape, Innomat Coatings, Barquín y Ochoa, Grupo Revenant, TECNALIA. Teknologia-adituen zeregina da beren ikuspegi estrategikoa ematea proiektuak ekosistema industrialean duen eragina maximizatze aldera.
**Ontzhi_II proiektua industriaren lehiakortasuna indartzera bideratutako I+Gko ekimenen barruan dago. SPRI agentziaren laguntza jasotzen du, Elkartek programaren bidez.
