Berria

Ibilgailu autonomoentzako zibersegurtasun-tresnak

2023ko apirilaren 3a
ciberseguridad - tecnalia

"Aurreikuspenen arabera, 2026an 50 milioi auto autonomo inguru ibiliko dira Europa osoan"

Autobabes- eta autoebaluazio-tresnak garatzen ditugu, zibererasoen aurrean ibilgailu autonomo eta konektatuen zibersegurtasuna hobetzeko

TECNALIAk SELFY Europako proiektuan parte hartuko du Proiektu horretan zenbait autobabes- eta autoebaluazio-tresna garatuko dira, zibererasoen aurrean ibilgailu autonomo eta konektatuen zibersegurtasuna hobetzeko.

Segurtasuna eta pribatutasuna

SELFY proiektuaren atzean dagoen partzuergoak honako hauek landuko ditu: sortu eta bildu beharreko datu-motak, eta haien monitorizazioa; izan daitezkeen mehatxuak atzemateko datu-prozesatze aurreratua; zibermehatxuei egokitzeko eta erantzuteko gaitasuna handitzeko tresna berriak garatzea, haien eragina murrizteko; eta arlo horretako zerbitzuak eta soluzioak onartzea eta barneratzea. SELFY tresnak pribatutasuna, konfidentzialtasuna eta osotasuna bermatzeko baliatuko dira, baita CCAM kolaboratiboaren inguruneko irisgarritasuna hobetzeko ere.

Garatutako tresnak simulazio bidez eta laborategi-ingurune batean baliozkotuko dira lehenik, eta, ondoren, hiru agertoki eraikiko dira ingurune erreal eta kontrolatu batzuetan, tresnek lankidetzako ingurune kolaboratibo batean zer-nolako errendimendua eta erabilgarritasuna duten frogatzeko.

Europako zortzi herrialdetako zenbait teknologia-enpresak osatzen dute proiektua: España (Eurecat, TECNALIA, AEVAC, Ficosa eta Applus Idiada), Frantzia, Alemania, Austria, Herbehereak, Japonia eta Australia.