Berria

Industrian energia-kontsumoa murrizteko soluzioak

2023ko urtarrilaren 19a
TECNALIA participa en un proyecto europeo para la reduccion del consumo energetico en la industria.

“Energia-kontsumoa lehentasunezko gai estrategiko bihurtu da industriaren lehiakortasunari eusteko”

Energiaren erabilera automatikoki optimizatuko da teknologia digitalei esker, eta ekonomia- eta ingurumen-eraginari buruzko datuak lortuko dira

Energia-kontsumoa lehentasunezko gai estrategiko bihurtu da industriaren lehiakortasunari eusteko. DENiM Europako ekimenean, industrian energia-kontsumoa murrizteko datu-tresna bat garatu nahi dugu. Biki digitalean oinarritzen da tresna hori. Horri esker, manufaktura-enpresek zenbateko energia-kontsumoa duten aurresan ahal izango da, kostuak optimizatuko dituzten soluzioetan lan egin ahal izateko, eta kontsumoa eta ingurumen-eragina murriztuko dira.

Gaur egun, Sidenor eta CIE Galfor enpresetan probatzen ari dira. Tresna hori aplikatuta,% 20-25 murrizten da energia-kontsumoa balio-kate osoan. Gainera, azken produktuaren kostuak gutxienez % 15 murriztuko dira, manufaktura-prozesua optimizatzearen ondorioz.

DENiM proiektua

Tresna integratuen kate bat garatzen ari gara zerbitzu digital aurreratuak eskaintzeko; besteak beste, hauetarako: gauzen Internet (IoT), datuen analisia, biki digitala, eta energiaren modelizazioa eta automatizazioa. Teknologia digital horiei esker, energiaren erabilera automatikoki gainbegiratuko eta optimizatuko da, eta balio-kate osoaren ekonomia- eta ingurumen-eraginari buruzko datuak izango dira.

Proiektua Munster Technological University Irlandako unibertsitateak koordinatzen du. Partzuergoan 12 enpresak hartzen dute parte, TECNALIArekin eta beste ikerketa-zentro batzuekin batera.