TECNALIAk obrarako segurtasun-sareen mota guztietako sistemak ebaluatzen ditu, UNE‑EN 1263‑1 eta UNE 81652 arauen arabera.
Obrarako segurtasun-sareen mota guztietako sistemak ebaluatzen ditugu (S, T, U, V eta forjatupekoa), UNE‑EN 1263‑1 eta UNE 81652 arauen arabera, erabiltze-kondizioetan benetako fidagarritasuna bermatzeko
Eraikuntzan eta obra zibilean aurrea hartzen diegu istripu larriei
Segurtasun-sareak elementu kritikoenetako bat dira eraikuntzan eta obra zibilean istripu larriak prebenitzeko. Horregatik, laborategi independente batean egindako saiakuntzek baino ezin dute berretsi sistema batek benetan betetzen dituela aplikagarri zaizkion arau-eskakizunak.
Obrarako segurtasun-sareen mota guztietako sistemak ebaluatzen ditugu, UNE‑EN 1263‑1 eta UNE 81652 arauen arabera
Gure Egitura Segurtasuneko Laborategian, saiakuntzak egiten dizkiegu Obrarako Aldi Baterako Elementuei (OAE).
- Obran erabiltzen diren segurtasun-sareen sistema guztiak ebaluatzeko gaitasuna eta ezagutza teknikoa dugu, sektoreko erreferentziazko bi arauen arabera: UNE‑EN 1263‑1 (S, T, U eta V motako sareetarako eskakizunak eta saiakuntza-metodoak arautzen ditu) eta UNE 81652 (forjatupeko sareetarako espezifikoa, zeinak eraikuntzaren hasierako faseetan erabiltzen baitira).
- Bi arauek irizpide zorrotzak ezartzen dituzte, ziurtatzeko sistema horiek behar bezalako babes kolektiboa eskaintzen dutela altuerako erorketen aurrean.
- Zuntz sintetikoz fabrikatutako sareekin (hala nola polipropilenoz edo poliamidaz) lan egiten dugu, eta erabilera-kondizio errealak erreproduzitzen dituzten inpaktuko, erresistentziako, deformazioko eta energia-xurgapeneko saiakuntzak egiten dizkiegu.
Funtsezko parametroak egiaztatzen ditugu
UNE‑EN 1263‑1 arauak saiakuntza-metodoak definitzen ditu, funtsezko parametroak egiaztatzeko, hala nola sarearen eta perimetro-sokaren erresistentzia, masak erortzean energia xurgatzeko gaitasuna, inpaktuaren ondoriozko deformazio onargarria, sistema osoaren (sarea, euskarriak eta finkapenak) portaera eta dimentsio- eta fabrikazio-eskakizunak.
Bestalde, UNE 81652 arauak eskakizun gehigarriak ezartzen ditu forjatupeko sareetarako, funtsezkoak kofratze-lanetan eta lanen lehenengo faseetan, zeinetan bereziki handia baita erorketak izateko arriskua.
TECNALIAn, UNE‑EN 1263‑1 eta UNE 81652 arauek definitutako sistema guztiak probatzen ditugu:
- S sistema: sare horizontalek osatzen dute; lan-eremuen azpian jartzen dira eta soka perimetral bat dute.
- T sistema: bastidore perimetraletan muntatutako sareek osatzen dute; ertzak eta fatxadak babesteko erabiltzen dira.
- U sistema: baranda-motako sare bertikaletan oinarritzen da, eta forjatuen ertzak eta estalkiak babesteko erabiltzen dira.
- V sistema: hegalean instalatutako sarde-motako sareak biltzen ditu; funtsezkoak dira egitura konplexuetan eta babes konbentzionalak jartzea ezinezkoa den eremuetan.
- Forjatupeko sareak: eraikuntzaren hasierako faseetan instalatzen diren babes kolektiboko sistemak dira; kofratuaren edo lan-planoaren azpitik ezartzen dira, eta haien helburua da forjatuak muntatzeko lanetan pertsonak, erremintak edo objektuak erotzea eragoztea edo erorketak mugatzea.
Laborategi independentea gara
Saiakuntzak TECNALIAren moduko laborategi independente batean eginez, arriskuak murrizten dira, egokitasunaren ebaluazioa ziurtatzen da eta langileak datu egiaztagarriak erabiliz babesten dira. Gainera, fabrikatzaileei, instalatzaileei eta eraikitzaileei aukera ematen zaie frogatzeko beren sistemek betetzen dituztela obrarako eskatzen diren eskakizun legal eta teknikoak.
Jarri harremanetan gure adituekin
Obrako segurtasun-sareak fabrikatzen, instalatzen edo kudeatzen badituzu, jarri harremanetan TECNALIAko talde adituarekin. Lagundu diezazukegu zure sistemak baliozkotzen, haien fidagarritasuna hobetzen eta zure proiektuetan segurtasun kolektiboa indartzen.
