"TECNALIAk indartu egin du ezagutzaren transferentziarekin eta berrikuntza aplikatuarekin duen konpromisoa"
Deskarbonizazioaren erronkak alderdi askotatik begiratuta aztertzen ditugu eta aurrea hartzen diegu
Kontuan hartuta Europar Batasunak 2050erako ekonomia klimatikoki neutro batera iristeko duen konpromisoa, premiazkoa da helburu horiek betetzea ahalbidetuko duten politikak eta estrategiak diseinatzea, era horretan trantsizio sozialki bidezkoa, ingurumenaren aldetik jasangarria eta ekonomikoki bideragarria bermatzeko.
Testuinguru horretan, oso beharrezkoak dira analisia eta erabakiak hartzea erraztuko dituzten eta trantsizioa gidatuko duten tresnak.
Erakusketak azaltzen du energia-eredu aurreratuak, adimen artifiziala eta datu georreferentziatuak integratzeak zer aukera ematen dituen deskarbonizazioaren erronkak maila ezberdinetan —eraikinen sektorean, energia-azpiegituretan, industrian eta eskualdeko testuinguruetan— analizatzeko eta haiei aurrea hartzeko, eta aztertu nola erabil ditzaketen soluzio horiek energia-enpresek, industriak eta administrazio publikoek erabaki estrategikoak hartzeko.
Garapenen artean, honako hauek nabarmentzen dira:
- Energia-eredu prospektiboak, zeinen bidez analizatzen baita narratiba, joera eta teknologia berriek energia-sisteman duten eragina.
- Energy Systems Models, energia-sistemen baterako funtzionamendua eta haien pixkanakako deskarbonizazioa ebaluatzeko egokia.
- Azpiegitura elektrikoak eta bektore energetiko berriak (hidrogenoa, biometanoa, biltegiratzea) analizatzeko ereduak; funtsezkoak dira berriztagarriak integratzeko eta sare erresilienteak planifikatzeko.
Plangintza energetikoaren arloko lankidetza zientifikoa eta industriala
Demoa ePLAN JRLaren estrategiaren parte da. Estrategia hori TECNALIAk (JRLaren koordinatzailea) gidatzen du, EHUrekin eta BC3rekin batera. JRL horren helburua da plangintza energetikoaren esparruan lankidetza zientifikoa eta industriala indartzea, eta, aldi berean, tresnak sortzea, datuetan eta modelizazio prospektiboan oinarritutako erabakiak hartzen laguntzeko.
Apustu horrekin, TECNALIAk eta ePLAN JRLko haren bazkideek indartu egiten dute ezagutzaren transferentziarekin eta berrikuntza aplikatuarekin duten konpromisoa, eta industriara eta administrazioetara hurbiltzen dituzte Euskadin garatutako analisirako eta prospektiba energetikorako gaitasunak.
