Berria

Pribatutasuna areagotzeko altzarien ebaluazio akustikoa

2022ko maiatzaren 6a
Evaluación-acústica-privaciad-conversaciónivahn

"Erabiltzaileen erosotasun akustikoa hobetzeko, altzariek elkarrizketa zenbateraino eragozten duten ebaluatzen dugu"

Ingurune komunetan elkarrizketen pribatutasuna areagotzeko diseinatutako altzarien ebaluazio akustikorako zerbitzua

Gero eta altzari-sistema gehiago ari dira diseinatzen bulego irekietan eta erabilera partekatuko geletan elkarrizketen pribatutasuna zaintzeko eta gainerako langileen eta langile ez direnen jardueran interferentzia eta arreta-galera gutxiago izateko. Sistema horien adibide dira altzari mihiztatu mugikorrak: lan-kabinak, kabina autosostengatzaileak (telefonikoak, bileretakoak...), besaulki paneldunak...

ISO 23351-1 arauaren araberako saiakuntza-zerbitzu berria altzari-fabrikatzaileentzat

Akustika arkitektonikoaren laborategiak altzari-fabrikatzaileen eskura jarri du saiakuntza hori: sistema horiek elkarrizketa zenbateraino eragozten duten neurtzeko eta adierazteko aukera ematen du. Saiakuntza horrek osatu egiten ditu isolamenduaren saiakuntza akustikoarena, ISO 10140, eta xurgapenarena, ISO 354. Aurretik egiten ziren horiek audiometria-kabinetan eta -altzarietan, ISO 11957.

Ebaluazio-metodo berri horren bidez, fabrikatzaileek ebaluazio-sistema komun bat dute, eta erosleek elkarrizketa-murrizketaren maila ezar dezakete, kokatuko den eremuko ingurumen-zarataren arabera.