Propultsio elektrikoan egin ditugun aurrerapenengatik saritu gaituzte Mubil Mobility Awards sarietan

    2025ko abenduaren 29a

    Galardonados en los Mubil Mobility Awards por nuestros avances en propulsión eléctrica

    "Aisiako ontzietarako zein ontzi profesionaletarako diseinatuta dagoen propultsatzaile horrek erantzuteko ahamen handia du ezaugarri"

    Aintzatespen horrek itsas garraioaren energia-errendimendua hobetzeko eta ingurumen-inpaktua murrizteko dugun konpromisoa nabarmendu du.

    Joan den urriaren 23an, ESEA saritu zuten MUBIL Mobility Awards 2025 sarietan, karelez kanpoko propultsatzaile elektrikoagatik. ESEAk TECNALIArekin batera garatu zuen gama altuko propulsatzaile hori.

    Sariak nabarmendu egiten du baterako ekimen horrek duen garrantzia itsas mugikortasun jasangarriago, eraginkorrago eta isilago baterako trantsizioa bultzatzeagatik.

    Gama altuko propultsio elektrikoa ontzi jasangarrietarako

    Soluzio saritua aurrerapen teknologikoa da ontzigintzaren sektorerako, eraginkortasun energetikoa, ingurumen-inpaktu txikia eta prestazio aurreratuak konbinatzen dituen propultsio elektrikoko sistema bat baita. Aisiako ontzietarako zein ontzi profesionaletarako diseinatuta dagoen propultsatzaile horrek erantzuteko ahalmena, autonomia eta integratzeko erraztasuna ditu ezaugarri.

    • TECNALIAren eta ESEAren arteko lankidetza funtsezkoa izan da potentzia-elektronika, kontrol adimenduna eta diseinu optimizatua uztartzen dituen teknologia hori garatzeko.
    • Aliantza horrek sendotu egiten du bi erakundeen erreferentziazko posizioa itsas inguruneari aplikatutako mugikortasun jasangarriaren arloan.

    Mugikortasunaren arloko berrikuntza teknologikoari emandako aitortza

    MUBIL Mobility Awards sariek mugikortasun jasangarriaren arloko ekimenik berritzaileenak aitortzen dituzte urtero.

    • Edizio honetan, epaimahaiak bereziki baloratu ditu ESEAk eta TECNALIAk garatutako propultsatzaile elektrikoaren inpaktu teknologikoa eta merkatu-potentziala. Garapenak itsas garraioaren deskarbonizazioari egiten dion ekarpena ere azpimarratu du.
    • Sari honek ikerketa aplikatuarekin eta transferentzia teknologikoarekin dugun konpromisoa indartzen du, eta ontzigintzaren sektorea eredu jasangarriagoetara eramateko funtsezko eragile gisa posizionatzen gaitu.

    Sariari buruzko informazio gehiago