STERLUMIQek eta TECNALIAk monitorizazio adimenduna bultzatzen dute

    2026ko irailaren 29a

    Sterlumiq hitzarmenaren sinadura

    "Soluzio teknologikoak energiaren eta telekomunikazioen sektoreetako monitorizazio, diagnostiko eta iragarpenerako"

    STERLUMIQ enpresak eta TECNALIAk lankidetza estrategikorako esparru-akordio bat sinatu dute, energiaren eta telekomunikazioen sektoreetako aktibo kritikoen egoera monitorizatu, diagnostikatu eta iragartzeko gai diren soluzio teknologiko berrien garapena bultzatze aldera.

    Lankidetza horrek bi alderdi hauek uztartuko ditu: batetik, STERLUMIQ enpresak teknologia fotonikoetan eta zuntz optikoa oinarri duen sentsorikan duen espezializazioa, eta, bestetik, TECNALIAk sareen eta azpiegitura kritikoen fidagarritasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna hobetzera bideratutako soluzioa berritzaileak garatzeko duen gaitasun teknologikoa.

    • Aliantzak xede hauek dituen lankidetza-esparru egonkor bat ezartzen du: berrikuntza bizkortzea, negozio-aukera berrien sorrera sustatzea, eta fotonikan eta zuntz optikoko sentsorikan oinarritutako teknologia aurreratuen garapena bultzatzea.
    • Aliantzak oinarri izango du TECNALIAk ikerketa aplikatuan eta transferentzia teknologikoan duen esperientzia zabala, bai eta STERLUMIQek azpiegitura elektrikoak gainbegiratzeko soluzioen garapenean duen ezagutza espezializatua ere.
    • Lehentasunezko helburu hauek ditu, besteak beste: aktiboen fidagarritasun operatiboa areagotzea, mantentze-lanak optimizatzea eta gorabeherei aurrea hartzea, erabakiak modu adimentsuagoan eta datuetan oinarrituta hartzen lagunduko duten teknologia prediktiboen bidez.

    Berrikuntza irekia bultzatzen dugu energia fidagarriagoa eta jasangarriagoa izan dadin

    Aliantza horrekin, TECNALIAk berretsi egiten du bere apustua; hots, enpresa berritzaileekin lankidetzan aritzea, ezagutza teknologikoa merkatuan inpaktu erreala duen soluzio bihurtzeko. Ikerketa aplikatua, berrikuntza irekia, talentuaren garapena eta negozio-eredu berrien sorrera uztartzeak aukera emango digu aurrera egiteko, zertarako eta seguruagoak eta eraginkorragoak izango diren eta etorkizuneko erronketarako prestatuagoak egongo diren energia- eta telekomunikazio-azpiegiturak eratzeko.

    Hitzarmen hau sinatuta, beste urrats bat egiten dugu teknologia aurreratuen ezarpena bizkortzeko eta lehiakortasun industriala, jasangarritasuna eta azpiegitura estrategikoen erresilientzia areagotzeko gai den berrikuntza-ekosistema bat eraikitzeko bidean.

    STERLUMIQ enpresari buruz

    STERLUMIQ teknologia fotonikoetan eta zuntz optikoko sentsorika aurreratuan espezializatutako enpresa bat da. Sare elektrikoen eta telekomunikazioen monitorizatze adimendunaren arloan egiten du lan. Haren soluzioek aukera ematen dute aktibo kritikoen egoera denbora errealean gainbegiratzeko eta mantentze prediktiboko estrategiak aplikatzeko; horrela, azpiegituren fidagarritasuna, eraginkortasuna eta jasangarritasuna areagotzen laguntzen dute.