"Malgutasun-hornitzaile gisa dugun posizioa indartzen dugu"
ENTRAn sartu gara behatzaile gisa; hala, trantsizio energetikoarekin dugun konpromisoa indartu dugu
Mugarri garrantzitsua da, gure posizioa indartzen baitu prosumitzaileentzako malgutasun-soluzioen hornitzaile gisa
TECNALIAn, merkaturatzaileei, agregatzaileei, energia-kudeatzaileei eta prosumitzaileei energia-kudeaketa optimizatzen laguntzen diegu, kostuak murriztea eta elektrizitatearen malgutasun-merkatuetan parte hartzea errazteko.
Zehazki, malgutasun energetikoaren balioa maximizatzeko soluzio digital bat dugu: FLEXYk, trantsizio energetikoa bizkortzea helburu, hainbat baliabide energetikoren malgutasuna maximizatzen eta optimizatzen du, lagungarri gertatzen baita energia berriztagarriak nagusi diren sistema elektrikoak era seguruagoan operatzeko eta ekonomiaren elektrifikazioarekin lotutako kostuak murrizteko.
Adimen artifizialari eta optimizazio-eredu aurreratuei esker, FLEXYk merkatuko prezioak, energia berriztagarrien ekoizpena eta kontsumoa aurreikusten ditu.
Baliabide energetikoak kudeatzen ditu, merkatu elektrikoetako eskaintza-estrategiekin eta tarifikazio-eskema berritzaileekin konbinatuta, honako helburu hauek betetzeko:
- Energia-kostuak murriztea (faktura elektrikoa ahal beste txikitzea) prosumitzaile indibidualentzat (adibidez, industria-instalazioak).
- Errentagarritasuna maximizatzea merkatu elektrikoetan.
- Parekoen arteko trukeak optimizatzea energia-komunitateen barruan.
Hainbat sektoretan aplika daiteke FLEXY: malgutasun-potentzial handia duten industria-prosumitzaile handietatik hasi eta hirugarren sektoreraino edo bizitegi-sektoreraino; azken horietan, agregatzailearen figuraren bidez.
Merkatu energetikoetan malgutasuna bizkortzeko marko bat
ENTRA, 2018an sortua, agregazioaren eta malgutasunaren aldeko elkarte espainiarra da. Haren helburu nagusietako bat eskariak rol aktiboagoa duen sistema elektriko bat ahalbidetzea izaki, energia-agregazioak Espainian esparru arautzaile bat izateko lan egiten du, malgutasunaren kudeaketa eraginkorra erraztu dezan eta eskariari merkatu energetikoan parte hartzeko aukera eman diezaion.
ENTRA Agregación y Flexibilidad elkarteak zerbitzu energetikoen eta merkatuan oinarritutako teknologien arloko eragile eta enpresa garrantzitsuenak eta berritzaileenak biltzen ditu, haien sare jasangarriko egitura-ereduekin batera.
