Berria
NEOS Surgeryk Gipuzkoako urteko ETEaren saria irabazi du
Berria
"TECNALIA Ventures, TECNALIAren Deep Tech Venture Builder-a, BasqueFIKen talde sustatzaileko kide da; hain zuzen, Euskadiko Kluster Finantzario eta Inbertsore berrikoa”
Iñigo Urkullu lehendakariak eskatuta eratu da BasqueFIK, eta irabazi-asmorik gabeko elkarte gisa sortu da. Helburutzat du Euskadiko ekonomiaren finantza- eta inbertsio-ekosistema eraldatzea, horrela enpresa- eta industria-sarearen lehiakortasun jasangarria lortzen laguntzeko. Horri esker, espero da ekonomia jasangarriagoa eta sozialagoa lortzea, ongizatea eta lurralde-garapena areagotuko dituena.
TECNALIA Ventures —Asier Rufino CEOa du ordezkari— BasqueFIKen talde sustatzaileko kide da, beste erakunde pribatu batzuekin batera. Talde horren lehendakaria Jon Ander de las Fuentes izango da (Artizarra Fundazioa), eta, lehendakariordea, Fernando del Hoyo (Kutxabank).
Euskadiko ekonomiaren zeharkako ikuspegi batekin sortua da klusterra, eta lehentasun hauek ditu: finantza-kultura zabaltzea eta enpresen eta herritarren ezagutza areagotzea finantza-tresnei, -erakundeei eta -funtzioari dagokienez.
Sektorea dinamizatzeko zereginean, jarduera sustatzaileen artean daude informazioa zabaltzeko behatoki bat sortzea eta networkingeko, prestakuntzako eta lankidetzako jarduerak egitea. BasqueFIKek lehentasuna emango dio eraldaketa digitala eta teknologia aurreratua bultzatzeari, I+Garen bidez, baita teknologia aplikatu berriak bultzatzeari ere, startupen azelerazioaren bidez.
Helburu hauek ditu klusterrak: Euskadin finantzei eta inbertsioei buruzko ezagutza eta haietarako talentua lortzea, proiektu estrategikoak eta eraldatzaileak —besteak beste— garatzea eta profesionalen eta talentuaren sorrera sustatzea.