Berria

    VERTEX upela, % 30 arinagoa eta ekologikoagoa

    2025ko abenduaren 29a

    Nuevos aceros

    "Merkatu-garapenaren kategorian Urrezko Domina jaso du berrikuntzak"

    Berrasmatzeari saria: altzairu herdoilgaitz berriak, % 30 arinagoak eta ekologikoagoak

    VERTEX upela garatu dugu, diseinu optimizatu bati eta fabrikazio prozesu iraultzaile bati esker % 30 arinagoa eta ekologikoagoa dena. Bide horretan, ez diegu uko egin sektore horretan altzairu herdoilgaitza erreferentziazko material bihurtu duten propietateei.

    Hain produktu tradizionala den garagardo-upelean egindako berrikuntza horri merkatu-garapenaren kategoriako Urrezko Domina eman diote Altzairu Herdoilgaitzaren Munduko Elkarteak Beijinen egin duen galan; sari horrekin, ahalegin teknikoa eta garapen horrek industrian izan dezakeen eragina aintzatetsi dira.

    Metalezko upelen pisua murriztea plastikora jo gabe

    Tradizioz, garagardo-upelak AISI 304 altzairu herdoilgaitzez fabrikatu izan dira, material horren erresistentzia eta ezaugarri higienikoak direla eta. Hala ere, material alternatiboak bilatzeko beharra sortu zen, upelaren pisua murrizteko, ergonomikoki hobetzeko, banatzaileek errazago maneiatu ditzaten, eta hartara, lesio-arriskua gutxitzeko.

    Gainera, altzairua partzialki ordezkatuz gero, murriztu egingo litzateke material horren kontsumoa, eta, beraz, baita haren fabrikazio-prozesuari lotutako CO2-isuriak ere.

    • Helburu nagusia zen agerian jartzea metalezko upelen pisua murriztu daitekeela plastikora jo behar izan gabe eta erresistentziari uko egin gabe.
    • Produktu horrentzat berrikuntzarako tarterik ez zegoelako ideia baztertzea. Hala, kupelen fabrikazioan lehen aldiz altzairu herdoilgaitz duplexa aplikatu zen.

    Lankidetzan oinarritutako proiektua

    Thielmann Portinox España eta Acerinox enpresek garatu dute proiektua.

    Asmo handiko I+Gko proiektu baten bidez ekin zaio lanari, TECNALIArekin eta Aimerekin lankidetzan; Lan horrek barnean hartu ditu identifikazioa, FEM simulazioaren bidezko zenbakizko analisiak, prototipoak, saiakuntza fisikoak, baliozkotze industriala eta serieko fabrikazioa, eta frogatu da altzairu herdoilgaitzari aplikatutako berrikuntzak oraindik ibilbide luzea duela.