NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Azpiegiturak eta ekipamendua

IngridINGRID: “smart grid”etarako azpiegitura esperimental berria

INGRID nazioarteko laborategi berezi bat da, tentsio eta potentzia handietan ahalmen esperimental handia duena. Esperimentuak egiten dira ekipo eta osagaiekin, sare elektriko adimendunekin, energia berriztagarrietarako sistema elektrikoekin eta energia elektrikoaren kontsumoaren kudeaketarako gailu adimendunekin (ibilgailu elektrikoak, eraikuntza, eskaeraren kudeaketa…). Ingrid azpiegitura bizi eta atsegina da, eta, industriarekin eta munduko komunitate zientifikoarekin harreman estuan lan eginez, oinarria ematen die ikerketa aplikatuari eta enpresen garapen teknologikoari , nazioarteko lankidetzaren nodo bihurtuta. 

 

PlantasHondakinen tratamendu eta balorizaziorako instalazio-plataforma

Era askotako hondakinak bereizteko, tratatzeko eta balioztatzeko instalazio pilotu batzuek osatzen dute: plasma-instalazio pilotuan, hondakin organikoak eta ez-organikoak banatu egiten dira, eta lehenengoak gas eta bigarrenak beira bihurtzen dira; tratamendu hidrometalurgikorako instalazioan, industriako hondakinek dituzten frakzio metalikoak balioztatu egiten dira bide hezea erabiliz; labe termikoan, industriako hondakinek dituzten kutsatzaile organikoak ezeztatzen dira; eta COELen labe birakarian, industriako hondakinak tenperatura altuan tratatzen dira, besteak beste.

 

PTOELECTRICAL PTO LAB (Kostu barik erabiltzeko aukera)

Azpiegitura hau europako MaRINET sarean sartuta dago, EBk finantzatutako programa offshore energia berriztagarrien garapena (olatu, korronte eta itsas energia eolikoa) bizkortzeko. Electrical PTO Lab-ak itsas turbina eta aerosorgailuen portaera simulatzen du. HIL banku honi esker, itsas gailuen entsegu dinamikoak egin daitezke errealitatean izango dituzten ekipo elektrikoekin, eta kontzeptuaren bideragarritasuna ikuspegi elektrikotik aztertu daiteke. Entsegu ezberdinak egiteko aukera ematen du: sistema elektrikoa, kontrol-algoritmoen garapena eta baliozkotzea, errepikapen probak, eta abar.


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: