NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Energia berriztagarriak itsasoan eskuratzeko diseinu-tresnak garatu ditugu

2020.11.16

COVID-19aren krisiak klima-aldaketaren kontrako borroka bultzatu du, eta, halaber, Europako Itun Berdea azeleratzeko ekimenak ere sustatu ditu, ondorioz.

Energia berriztagarrien itsas iturriek (adibidez, itsas energia eolikoa, olatuen energia eta itsasaldien korronteak) oso zeregin garrantzitsua izango dute energia-trantsizioan. Horrelako iturriak erabiliz, karbono gutxi darabilen energia-sistema izango dugu, eta hazkunde ekonomikoa eta enplegua sortzea sustatuko dira.

Energia berriztagarrien erronketako bat kostuak gero eta gehiago txikiagotzea da, teknologiak gero eta eraginkorragoak eta lehiakorragoak izan daitezen. Bada, diseinu-tresnak kostuak gutxiagotzen lagungarri dira, teknologia-garapenaren lehen etapetan edo proiektuen plangintza prestatzen denean.

Itsas energia berriztagarrietarako teknologien gure sailean, aditu batzuek artikulu bat argitaratu dute duela gutxi. Hartan, diseinu-tresnen zenbait adibideren berri eman dute: teknologia- edo proiektu-garapenaren hainbat etapatan baliatzen dira; zenbakizko modelizazio multifisikoa bideratzen dute aerosorgailu flotagarriak diseinatzeko; erabakiak hartzeko lagungarriak dira, energia berriztagarrien itsas parkeen plangintza-fasean; eta berrikuntza egituratua zein fasez faseko balioztapena bideratzen dituzte, garapenaren lehen etapetan dauden itsas energia berriztagarrietarako berrikuntzak ebaluatze aldera.

Europako ekimenak

Gure ikertzaileek tresnak garatu edo baliozkotzeko aukera izan dute Europako zenbait ekimenen bidez. DTOcean eta DTOceanPlus diseinu-tresna aurreratuak dira, ozeano-energia darabilten sistemak garatzeko eta ezartzeko, baita haietan berrikuntzak egiteko ere.

LIFE50+ enpresak azpiegitura flotagarrien irtenbide lehiakorrak garatzen ditu 10 MW-eko aerosorgailuetarako, 50 m-tik gorako sakoneretan. Bestalde, OPERAk itsas zabaleko datuak eta esperientziak biltzen, aztertzen eta partekatzen ditu, olatu-energiarako zenbait industria-berrikuntza balioztatzeko eta horrelakoen arriskuak baztertzeko.

Aipatu dugun artikuluan, kode irekiko tresnak eta horrelako proiektuek sortutako agiri publikoak jaso dira.

Informazio gehiago 

    Jarraitu harremanetan Tecnaliarekin

    WEBGUNEAREN TITULARRA

    Tecnalia – Inspiring Business

    BILATZAILEA



    ORRI-OINA

    © 2020 Tecnalia.. Eskubide guztiak erreserbatuta.

    Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua, 2. E-20009 Donostia (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


    NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: