NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Muturreko tenperaturei dagozkien arriskuak identifikatu eta arindu ahal izango dira tresna berri bati esker

2020.07.29

Gobernuek informazioa izango dute hiria eta herritarrak prestatzeko, babesteko eta jakinaren gainean jartzeko

Thermal Assessment Tool - Temperaturas extremas

Vizzualityrekin batera, Thermal Assesment Tool izeneko prototipoa garatu dugu: panel erabilerraz baten bidez, erabiltzaileek eskala batzuetako bero-boladekin eta hotz-boladekin erlazionatutako gertaerak ikusi ahal izango dituzte. Hori guztia klimaren datu historikoetan (birranalisia), epe luzeko proiekzioetan eta C3Sren urtaroko pronostikoetan oinarrituta egiten da.

Garapena erakusle bat da, eta Copernicusetik datozen datu klimatikoen bistaratzearen adibide bat. Prozesuan, erakunde publiko batzuetako klima-aldaketaren alorrekin lan egin da, prototipoa martxan egon aurretik ikusteko ea erabilgarria den klima-aldaketara moldatzeko politikak eta planak kudeatzeko.

Prototipoaren helburua Espainiako konfort termikoa ebaluatzea da. Ebaluazioa eskualde, probintzia eta udalerri mailan egiten du, Klima Aldaketaren Copernicus Zerbitzuaren (C3S) datuen bidez, zeinak haren Climate Data Store (CDS) biltegian baitaude eskuragarri.

Muturreko tenperaturak

Klima-aldaketak muturreko fenomeno meteorologikoen kopurua eta intentsitatea handitzea eragin dezake; hau da, bero-bolada eta hotz-bolada gehiago gertatzea eragin dezake. Muturreko tenperaturak dauden egunetan, estres termikoak eragindako arazoak izan ditzakegu. Halakoak gutxitzeko edo arintzeko, muturreko tenperaturak izateko arriskuari buruzko informazioa behar dute gobernuek, hiriak eta herritarrak prestatzeko, babesteko eta jakinaren gainean jartzeko.

Informazio gehiago 

Ekimen honen esparrua C3Srekiko kontratu bat da. Epe Ertaineko Iragarpen Meteorologikoen Europako Zentroak (ECMWF) Europako Batzordearen ordezkari gisa ezarri duen Europar Batasunaren Copernicus programaren sei zerbitzuetako bat da CS3.

Logos EC Copernicus ECMWF

Jarraitu harremanetan Tecnaliarekin

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2020 Tecnalia.. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua, 2. E-20009 Donostia (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: