NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Valentziako Hortak eta Albuferak erresilientzia handiagoa izango dute klimaren aurka

2020.07.30

Inguru historiko horietako eragileen arteko lankidetza beharrezkoa da soluzioak garatzeko eta ezartzeko

Gizarte- eta hiri-berrikuntzako Valentziako Las Naves zentroak, zeina Valentziako Udalaren mendekoa baita, ondare historikoa klima-aldaketatik babesteko egingo diren lanak aurkeztu ditu, TECNALIAk lagunduta. Lan horiek Valentziako Horta eta Albufera ingurune historikoetan egingo dira.

Carlos Galiana Valentziako Udaleko berrikuntza-zinegotziak hau azpimarratu du: “Zoritxarrez, arriskuan dago ondare hori, klima-aldaketaren eraginez indar eta maiztasun handiagoz gertatzen ari diren arrisku natural batzuen ondorioz, besteak beste”. Halaber, hau nabarmendu du: “Ekimen honek lagunduko digu Horta eta Albufera ingurunea erresilienteago bihurtzen. Hala, Valentzia hiri osasuntsuagoa eta jasangarriagoa izango da, Missions València 2030 misioetan ezarri bezala”.

Europako ARCH ekimenaren asmoa Europa osoko ingurune historikoen erresilientzia hobetzea da. Erkidego erresilenteagoak eraikitzea du helburu, eta, horretarako, klima-aldaketara moldatu, hondamendi-arriskuak murriztu, ondare historikoa kudeatu eta halako lan-alorren artean izan diren arrakalak ezabatu nahi ditu.

Ezinbestekoa da ingurune historiko horien kudeaketan parte hartzen duten alderdiek elkarrekin lan egitea, klima-aldaketak dakartzan arriskuak ondo ebaluatzeko eta soluzio garrantzitsuak garatzeko eta ezartzeko.

Esparru horretan, hiri-inguruko Horta eta Albufera azpiegitura berde-urdinari balioa emateko eta azpiegitura hori babesteko eta indartzeko lan egingo da. Halaber, turismo arduratsuaren ekintza-plan bat garatuko da, klima-aldaketari eta nekazaritzari buruzko tokiko ezagutza sistematizatu eta kudeatuko da, eta klima-aldaketara moldatzearekin erlazionatutako kontzientziazio-kanpaina bat egingo da.

Jarduera horiek guztiak egiteko, gizarte zibileko, administrazio publikoetako, sektore publikoko, sektore akademikoko eta ikerketa-sektoreko zenbait eragilek hartuko dute parte, eta elkarlanean arituko dira.

Informazio gehiago 

    EU-Flag

     

    Proiektu honek Europar Batasunaren ikerketa eta berrikuntzako Horizon 2020 programaren finantziazioa jaso du, 820999 zenbakiko diru-laguntzaren bidez.

    Jarraitu harremanetan Tecnaliarekin

    WEBGUNEAREN TITULARRA

    Tecnalia – Inspiring Business

    BILATZAILEA



    ORRI-OINA

    © 2020 Tecnalia.. Eskubide guztiak erreserbatuta.

    Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua, 2. E-20009 Donostia (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


    NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: