NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Enpresentzako eskaintza

Almacenamiento

Energia biltegiratzea

Aplikazio geldikorretarako energia termikoa eta elektrikoa biltegiratzeko sistemak eta haien osagaiak garatzeko teknologiak dira, eta energia berriztagarriak integratzen edo banaketa-sarea hobetzen laguntzea da xede nagusia.

Bionergia

Bioenergia, biofindegia eta CO2-harrapaketa

Biomasa eraldatzeko eta hondakin organikoak balioztatzeko prozesuak areagotzea. Bioproduktuen eta harrapaketa-prozesuen ekoizpena, CO2-ren balorizazio kimikoa eta CO2-ren biofinkapena (mikroalgak).

Marinas

Off-shore itsas eta haize-energia

Kokalekuak hautatzea eta itsas parkeak, plataforma flotatzaileak eta ainguratze-sistemak diseinatzea. Kaptadoreak, osagaiak, materialak eta amarralekuak diseinatzea, bai eta energia ateratzeko sistema elektrikoak ere.

 
Solar

Eguzki-energia

Kontzentrazio handiko(handirako) sistema fotovoltaikoak (HCPV), PV energia (energia fotovoltaikoa) kudeatzeko sistemak, sistema isolatuak, termo-fotovoltaiko sistema hibridoak, BIPV, modulu fotovoltaiko teknologia berriak. Eguzki-energia termiko instalazioentzako bero biltegiratzea, kolektore (eguzki atzitzaile) eta heliostatoak, material eta osagaien iraunkortasuna.

Termica

Bero-energia

Makina termikoak, biltegiratze-sistemak, bero-ponpak eta sare termikoak (beroa, hotza, tenperatura baxua) diseinatzea, hondar-beroa (tenperatura baxuan eta ertainean) berreskuratzeko eta balioztatzeko.

Sostenibilidad

Hiriguneetako ingurumena eta lurraldearen jasangarritasunal

Kudeaketa-tresnak eta konponbide espezifikoak garatzea hiria modu jasangarrian kudeatu eta erabiltzeko, hiriguneetako eta azpiegituretako inpaktuak (akustikoak, paisaiarenak, airearen kalitatearenak…) murrizteko eta hiria eta lurraldea klima-aldaketara egokitzeko.

 
Meteorologia

Meteorologia eta klimatologia

Zaintza meteorologikoa, iragarpena, meteorologia-baldintza txarren azterketa, modelizazioa, azterlanak eta gertaeren txostenak eginez, hedabideei laguntza ematea. Ozeanometeorologiaren alorrean, olatuen iragarpena, zaintza eta modelizazioa eskaintzen dugu.

Materiales

Energiarako materialak

Alor hauetako teknologiak garatzen laguntzeko materialak: energia-eraginkortasuna eta CO2-emisioen murrizketa; gainazaleko materialak; muturreko kondizioetarako materialak; mintz, elektrodo eta elektrolitoetarako materialak; likido ionikoak; energiarako katalizatzaileak eta nanomaterialak.

Smartgrids

smart grid eta ibilgailu elektrikoa

Aplikazioak garatzea sare elektrikoak modu eraginkorragoan kudeatzeko eta erabiltzeko: mikrosareak, eskaeraren kudeaketa, potentzia-gailuak, ibilgailu elektrikoen birkarga, negozio-eredu berriak…

Soluciones

Ur-horniketarako eta berrerabiltzerako konponbide integralak

Ura tratatzeko eta berrerabiltzeko teknologiak (nanoteknologiak, kasurako), energia berriztagarriak integratzeko moduak, uraren hiriko eta lurraldeko kudeaketa eta negozio-eredu berrietan oinarritutako konponbide integralak sortzea.

Recursos

Baliabideen erabilera eraginkorra

Materialak berreskuratzeko eta hondakinen energia-balorizaziorako prozesuak. Ur poluituak tratatzeko teknologiak (nanoteknologia, fotokatalisia eta nanozuntzak) eta itsasoko ura gezatzeko teknologiak.

Huella

Ekoberrikuntza

Ekoberrikuntza sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko tresnak: BZA, energia-aztarna, karbono-aztarna, teknologien ingurumen-egiaztapena, ekodiseinua, ekoetiketatzea, ekonomia- eta ingurumen-kontuak…

 

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: