NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Negozio-aukerak

Biopur

BIOPUR: biopoliuretanoa ekoizteko teknologia

Bero-isolamendurako poliuretanozko apar zurruna, biomasatik eratorritako produktuetan oinarritutakoa, isozianatorik (NIPU) gabea eta ez oso toxikoa.

 

 

cell

CELL, Zero Eraikinetik harago

El Bulli Foundation fundazioaren jasangarritasunerako kide teknologikoa da TECNALIA, eta CELL kontzeptua ezarriko du haren instalazio berrietan. Material energetikoki aktiboen, sistema hibrido termodinamiko eta fotovoltaikoen, BIPV sistema berriaren, klimatizazio adimendunaren, sorkuntza berriko sare termikoaren, mugikortasun elektrikoaren (V2G) eta energia eolikoaren ustiapenaren (windforest) bidez, kontzeptu horrek gunearen erabilera-fasean energia-balantze positiboa eta bizi-zikloko balantze neutroa lortuko ditu.

 

Ibilgailu elektrikoen haririk gabeko kargarako sistema

Ibilgailu elektrikoen haririk gabeko kargarako sistema

Ibilgailu elektrikoen karga induktiborako sistema, hainbat ibilgailuren fabrikaziorako egokitzeko modukoa. Barne hartzen ditu elektronika-, kontrol- eta tarifikazio-sistemak (3,3 kW-eko potentzia eta % 80ko transmisio-errendimendua).

 

superturbines

SUPERTURBINES

Haize-sorgailu supereroalea, korronte zuzeneko erresistibitate-galerak (ia erabat) ezabatzen dituena. Korronte-dentsitate handia eta intentsitate handiko eremu magnetikoak erabiltzen ditu. Gailu hauei esker, makinak trinkoagoak, fidagarriagoak eta eraginkorragoak dira, eta pisu eta bolumen txikiagoa hartzen dute (% 30-50 txikiagoa).

 

Nautilus

NAUTILUS: Off-shore haize-sorgailurako plataforma flotatzailea

Ur sakonetako offshore haize-sorgailurako egitura flotatzailea, teknologia propioarekin (“inspired by TECNALIA”) garatua. Atoian eraman daiteke, eta dike lehorrean edo uretaratze-ontzian fabrikatu daiteke.

 

Redox

Ahalmen handiko Redox bateria

Energia elektrikoa eskala handian biltegiratzeko sistema, metalez eta airez osatutako pare galvanikoetan oinarritua. Potentzia eta energiari dagokionez eskalagarria da, ziklo askoko eta balio-bizitza handiko bateria da, ziklo-efizientzia handia du, orain arte zeudenak baino merkeagoa da, eragiketa-kostu gutxiago ditu, ez du egoeraren araberako faktoreen menpeko kosturik, mantentze-lan gutxi behar ditu, ez da toxikoa eta naturan oparo dauden lehengaiak erabiltzen ditu.

 

Paisaje sonoro

Hiriguneak efizienteago eta erosoago bihurtzeko konponbideak

Plangintza eta diseinurako tresnak, arazo espezifikoetarako konponbide espezifikoak… Hiria funtzionalago egitea da xedea, baliabide gutxiago kontsumituz eta hiritarren erosotasuna eta bizi-kalitatea areagotuz. Hirigintzako arkitektoei, administrazioei, hiriko altzarien enpresei eta beste hainbati laguntzen diegu hiri-ondareari balioa emateko eta hirian egiten diren jardueren jasangarritasuna ziurtatzeko ekimenetan.

 

Recmat

RECMAT: hondakinetan dauden material kritikoak berreskuratzea

TECNALIAk konponbide-sorta bat garatu du material kritikoak modu jasangarrian berreskuratzeko. Izan ere, material horiek asko erabiltzen direlako edo naturan bakanak direlako, aurreikusten da zailtasunak izango direla epe ertain edo luzera haien eskaerari erantzuteko. Hondakin-mota jakin batzuetatik (sektore elektriko-elektronikoa, bateriak, errekuntzako errautsak…) elementu horiek (kobaltoa, magnesioa, niobioa, lur arraroak…) erauzteko metodo berrien bila dabil TECNALIA.


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: