NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Patenteak

RCEstaldura zeramikoak lortzeko prozedura eta estaldura zeramikoak berak.

Estaldura zeramikoak lortzeko prozedurari eta lortutako estaldura zeramikoei egiten die erreferentzia patenteak. Prozesu honen bidez, oxido zeramikoak erabiltzen dira (adibidez, ZrO2, Al2O3, TiO2, Cr2O3, Y2O3, SiO2, CaO, MgO, CeO2, Sc2O3, MnO) estaldurak eta/edo nahaste konplexuak egiteko. Horretarako, maiztasun handiko pultsu-detonaziorako teknika bat erabiltzen da, eta, errekuntza-korrontearen eta estali beharreko substratu edo piezaren arteko mugimendu erlatiboak hartzen duen abiadura dela eta, segidako estaldura-eremuak gainjarri egiten dira; hala, estaldura-eremu baten gainazalaren % 60 baino gehiago hartzen da. Prozesu honen bidez, 30 mikra baino lodiagoko estaldura zeramikoak eskualdi bakar batean lortzen dira.

  • EP2039796 (B1) patentea: estaldura zeramikoak lortzeko prozedura eta estaldura zeramikoak berak.

 

TLPItsas inguru batean interkonexio-sistema

Gutxienez elektrizitate-sorgailu bat eta elektrizitatea transmititzeko sistema bat (adibidez, itsaspeko kable bat) lotzen dituen interkonexio-sistema honek osagai hauek ditu: flotatzeko gailu urperagarri bat (flotazio positiboa), gailu flotatzailea itsas hondoari ainguratzeko azpisistema bat eta interkonexio-azpisistema bat (elektrizitate-sorgailuak eta elektrizitatea transmititzeko sistema elkarri konektatzeko). Interkonexio elektrikorako azpisistema gailu flotatzaileari lotuta dago. Sistema instalatzeko metodo bat ere barne hartzen du asmakizunak.

  • WO2011076957 (A1) patentea: itsas inguru batean energia elektrikoaren sorgailu baten (gutxienez) eta energia elektrikoa transferitzeko sistema baten arteko interkonexio-sistema.

 

rotorZuzeneko eragingailua daraman sorgailu sinkrono supereroalea haize-turbinetarako

Haize-turbinetarako sorgailu elektriko bat da, zuzeneko eragingailua duena. Errotorean, polo irtenak ditu giro-tenperaturan dagoenean, eta kriostatoak. Gainera, kriostato horietako bobina supereroaleak tenperatura kriogenikoetan daude, fluido kriogenikoetan sartuta egon gabe. Bobina supereroaleen isolamendu termiko optimoa lortzen da hala, kriostatoa etengabe bete beharrik gabe (ez baitu fluidorik behar). Ikuspuntu elektromagnetikotik, eremu magnetikoa behar bezala banatuta dagoela bermatzen du, kostu handiko material supereroaleak erabili beharrik gabe; aplikazioa industrian ezartzeko modukoa egiten du horrek.

  • WO2011080357 (A1) patentea: Zuzeneko eragingailua daraman sorgailu sinkrono supereroalea haize-turbinetarako.

 

glicerinaBiodiesela lortzeko prozesutik eratorritako glizerina arazteko prozedura

Glizerinak balio dezake biofindegietako “building block” erabat balioaniztuna izateko. Biodieselaren fabrikaziotik eratorritako glizerina, ordea, oso kalitate kaskarrekoa da (% 50ekoa, gutxi gorabehera), era askotako substantziak izaten baititu nahasian, kantitate aldakorretan: glizerina, metanola, gatz ez-organikoak, gantz-azidoak, erreakziorik izan ez duten triglizeridoak eta beste batzuk. Patente hau glizerina arazteko prozesu bat da, eta laborategian egiten da, elektrodialisiaren mintz-teknologia erabiliz.

  • P201031399 patentea: biodiesela lortzeko prozesutik eratorritako glizerina arazteko prozedura.

 

Dialquil r

M1,4:3,6 DIANHIDROHEXITOL DIALKIL KARBONATOAK PRESTATZEKO METODO HOBETUA

1,4:3,6-dianhidrohexitol di(alkilkarbonato) puruak eta funtsean oligomerorik gabeak prestatzea. Bi etapa hauek ditu: a) Erreakzio-nahaste bat prestatu, hauek izango dituena: gutxienez dianhidrohexitol bat; dianhidrohexitol-kantitatearen gutxienez 2 baliokide molar R-O-C(=O)-O-R formulako dialkilo-karbonato batena gutxienez, zeinean R-k goian adierazitako esanahi bera baitu; eta dianhidrohexitol-kantitatearen 0,01-0,1 baliokide molar transesterifikazio-katalizatzaile batena. b) Erreakzio-nahastea berotu, errefluxu-tenperaturara iritsi arte, erreaktore batean. Komeni da erreaktoreak errektifikazio-zutabe bat izatea, teorian behar adina distilazio-plater dauzkana, distilazio zatikatuaren bidez erreakzio-nahastetik etengabe bereizteko lortutako alkohola edo erreakzio-nahastean dagoen dialkilo-karbonatoarekin alkoholak sortzen duen azeotropoa. Prozeduran sartzen da, halaber, erreakzio-nahasteko transesterifikazio-katalizatzailea berreskuratzea eta 1,4:3,6-dianhidrohexitol di(alkil karbonatoa) isolatzea.

 

Acetoína r

LACTOCOCCUS LACTIS ANDUI MUTANTEA ETA AZETOINA INDUSTRIALKI EKOIZTEKO METODOA

Baterio azido-laktiko mutante bat eskuratzea, L. lactis lactis CML B4 anduia, alegia, zeinak ahalmen handia baitu azetoina konposatu kimikoa ekoizteko. Bakterio horrek laktato deshidrogenasaren jarduera entzimatiko murritza du, andui amaren jardueraren % 10 baino txikiagoa. Horren ondorioz, andui mutanteak amak (basatiak) ekoizten duena baino hamar aldiz azetoina-kantitate handiagoa sortzen du biak kondizio beretan haziz gero, karbono-iturri gisa 10 g/L glukosa duen hazkuntza-inguru batean. Asmakizun hau bada, halaber, kondizio aerobikoetako hartziduraren bidez azetoina ekoizteko prozedura eraginkor bat ere, asmakizuneko anduiaren erabileran oinarritua. Hartzidura-baldintza optimoetan, azetoina-ekoizpen handiena eragiten dutenetan, L. lactis subsp. lactis CML B4 anduiak 43,06 g azetoina sor ditzake 100 g glukosatik hartzidura etenetan (batch), eta 72,42 g azetoina sor ditzake 200 g glukosatik hartzidura erdietenetan (fedbatch).

 

Butanodiol r

2,3 BUTANODIOL FABRIKATZEKO METODOA

Azetoina-hidrogenazio bidez 2,3-butanodiola fabrikatzeko prozedura, hidrogenoa eta hidrogenazio-katalizatzaile heterogeneoak erabiliz (bereziki, metal nobleetan oinarritutako katalizatzaile heterogeneoak), ur-disolbatzaile aukeratu batekin nahiz hura gabe, uretan disolba daitekeen disolbatzaile ez-azido batekin nahiz hura gabe, eta haien nahasteekin nahiz haiek gabe.

  • PCT-ES2014-070598 patentea: 2,3 Butanodiol Fabrikatzeko metodoa

     


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: