NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Aldakortasunari, sistema konfiguragarriei eta produktu-lerroei buruzko topaketa iberoamerikarra

2020.10.26 - 2020.10.27

Tokia: Ekitaldi birtuala
Data: 2020.10.26 - 2020.10.27
Ordutegia: 15:00 - 17:30
Iraupena: 2 egun - 2 ordu eta 30 minutu egun bakoitzean
Antolatzailea: TECNALIA, Mondragon Unibertsitatea, Sevillako Unibertsitatea eta Malagako Unibertsitatea
Prezioa: Doakoa, nahitaez eman behar da izena
Jabier Martinez
jabier.martinez@tecnalia.com

Ekitaldi hau aldakortasunaren kudeaketan, sistema konfiguragarrien garapenean eta produktu-lerroetan interesa duten gaztelaniaren eremuko ikerlari, profesional eta erakundeen arteko topagune bat da.

Topagunearen helburu nagusiak  

  • Produktu-lerroen, aldakortasunaren eta sistema oso konfiguragarrien inguruan diharduten ikerketa-taldeen eta enpresen arteko lankidetza sustatzea
  • Arlo horretan dagoen ezagutza metatzea, eta egungo erronkak identifikatzea
  • Industriaren eta akademiaren arteko sinergiak sustatzea, topaketaren esparruan  

Zer lor dezakezu?  

  • Ikerketa-taldeak ezagutzea, eta haien inguruko informazioa jasotzea: zer lan egiten duten, gaur egun zer ikerketa-ildo dituzten (orokorrak eta/edo zehazki ikasleenak edo, oro har, ikertzaileenak), datu-multzoak eta erabilgarri dauden tresnak, etab.
  • Gure inguruko enpresen indarguneak eta premiak ezagutzea.
  • Lankidetza: ikerketa-agenda bat ezartzea; proiektuak, baterako argitalpenak, etab.
  • Ikerketa-zentroek industriaren premietatik gertu dauden ekarpenak egitea.  

Nola dago egituratuta topaketa?  

Izen-ematea

Eman izena doan “Aldakortasunaren topaketa webgunearen bidez”

Jarraitu harremanetan Tecnaliarekin

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2020 Tecnalia.. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua, 2. E-20009 Donostia (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: