NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

CMMI Development V2.0 ONLINE

2020.11.30 - 2020.12.03

Tokia: Onlineko ikastaroa
Data: 2020.11.30 - 2020.12.03
Ordutegia: Azaroaren 30a, abenduaren 1a, 2a eta 3a - 9:00etatik 15:00etara
Iraupena: 4 egun
Antolatzailea: TECNALIA
Prezioa: 1.350 € (BEZa, % 21, ez dago sartuta)
Miren Ojinaga
miren.ojinaga@tecnalia.com

CMMI ereduaren 2.0 bertsio berriari buruzko trebakuntza egingo dugu, BIRTUALKI, azaroaren 30etik abenduaren 3ra. 2020ko irailaren 30az geroztik, 2.0 bertsioarekin egindako CMMI ebaluazioak bakarrik onartzen dira..

Zer ikas dezaket trebakuntza-saio honetan?  

  • CMMI eredua, zure negozioari balioa eman diezaiokeen tresna gisa.
  • CMMI Garapeneko v2.0 eredua erabiltzea erakundeko prozesuen, eta, beraz, erakundearen, ahalmena eta errendimendua ebaluatzeko, mantentzeko eta hobetzeko.
  • CMMI ereduaren osagaien deskribapena.
  • CMMI ebaluazioak eta negozioari zer balio ematen dioten. 

Norentzat da? 

  • Bere negozioaren ahalmena eta errendimendua hobetu nahi dituen ororentzat. 

Zer lortuko dut trebakuntza egokiro amaituz gero? 

  • CMMI V2.0 ereduaren PDF bertsioa, ikasle-lizentziarekin
  • Ikastarora joan eta hura aprobetxatu izanaren agiri bat
  • CMMI Associate ziurtagiri pertsonala lortzeko azterketa egiteko aukera (ziurtagiri hori ezinbestekoa da CMMI v2.0 ebaluazio formal batean taldekide izateko). Azterketa egiteko aukera trebakuntzaren prezioaren barruan. Hogeita hamar egun trebakuntza hasten denetik azterketa egiteko.
  • Azterketa gaindituz gero, CMMI Associate ziurtagiria
  • CMMI-DEV v2.0 ebaluazio bateko taldekide izateko aldez aurretik egin behar den trebakuntzaren baldintza betetzea
  • CMMI-DEV v2.0-ko trebakuntza aurreratuko edozein ikastaro egiteko aldez aurretik egin behar den trebakuntzaren baldintza betetzea 

Zer egin behar dut ikastaroa behar bezala burutzeko? 

  • Aktiboki parte hartu behar da trebakuntzan zehar egiten diren jardueretan.
  • Saio guztietara joan behar da.
  • Trebakuntzan, CMMIren onlineko eredura eta trebakuntza-materialetara sartu behar da; horrenbestez, parte-hartzaile bakoitzak tableta bat edo eramangarri bat izan behar du.
  • Aldez aurretiko baldintzak:
  • “Foundations of Capability” ikastaroak ez du aldez aurreko baldintzarik.
  • “Building Development Excellence” ikastaroa egitekO, aldiz, aurretik “Foundations of Capability” ikastaroa egin behar da (edo, bestela, CMMI v2.0 upgrade training ikastaroa). 

Nola antolatzen da trebakuntza hau?

Aurkezpenak, ariketak eta zenbait gairen gaineko bateratze-saioak ditu ikastaroak, eta, horregatik, ezinbestekoa da jendeak aktiboki parte hartzea. Edukiak honela daude egituratuta: 

  • Negozioaren hobekuntza eta errendimendua
  • Negozioaren hobekuntza eta errendimendua, eta CMMI
  • CMMI ereduaren egitura eta jardunbide egokiak
  • Sistemen garapen-proiektuetako jardunbide egokiak:
  • Sistemen garapeneko jardueren errendimendua hobetzea
  • Sistemen garapeneko bizi-zikloa eta emaitzak
  • Garapen-proiektuak planifikatzea eta kudeatzea
  • Hornitzaileak hautatzea eta kudeatzea
  • Garapen-proiektuko erabaki teknikoak hartzea
  • Behar den ahalmena eraikitzea eta hari eustea
  • Garapen-proiektuen errendimendua analizatzea
  • Heldutasun- eta ahalmen-mailak
  • CMMI ebaluazioak 

Gaztelaniaz emango da ikastaroa. CMMI Instituteren ikastaroaren dokumentazio ofiziala emango da, ingelesez.

Zer egin behar dut trebakuntza honetan izena emateko? 

  • Behin-behineko izen-ematea egiteko, jarri harremanetan Miren Ojinagarekin.
  • Izena emateko behin-behineko eskaera jaso ondoren baieztatuko dizugu lekurik duzun ala ez, eta ordaintzeko banku-kontuaren zenbakia bidaliko dizugu.
  • Izen-ematea formalizatutzat jotzeko, ikastaroa hasi baino hamabost egun lehenago ordaindu behar da kuota, eta ordaindu izanaren agiria bidali helbide honetara.
  • Toki-kopurua mugatua da, eta izena emateko ordenaren arabera esleituko da tokia.
  • Galderarik edo zalantzarik baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin

Izen-ematea bertan behera uzteko politika  

  • Izen-ematea ikastaroa hasi baino hamar egun lehenago ezerezten bada, ordaindutakoa ez da itzuliko. 

Sustapenak* 

  • Ikastaroa aldez aurretik ordaintzen bada, hura hasi baino bi aste natural lehenago (gutxienez) izena emanda, kostua txikiagoa izango da: 1.100 € parte-hartzaileko (BEZa, % 21, ez dago sartuta).
  • Enpresa bereko hiru pertsonak edo gehiagok ematen badute izena ikastaroan, bakoitzaren kostua 1.100 € da (BEZa, % 21, ez dago sartuta). 

*Izenemateen sustapenak ezin dira metatu.

Jarraitu harremanetan Tecnaliarekin

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2020 Tecnalia.. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua, 2. E-20009 Donostia (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: